Mendia

Ehunmiliak ultratrailak 1.200 boluntario behar ditu antolaketarako

Erredakzioa
2014ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Uztailaren 11, 12 eta 13an jokatuko dira V. Ehunmiliak (168 km) eta Goierriko Bi Handiak (88 km), Euskal Herriko bi ultratrail nagusiak. Lasterketetan parte hartzeko epea aspaldi zabaldu zuten antolatzaileek; orain, berriz, antolatze lanetan lagundu nahi duten boluntarioentzat zabaldu dute izena emateko epea. Urtero 1.200 lagun inguruk ematen dute izena, inolako irabazi asmorik gabe Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probak antolatzen laguntzeko: anoa postuetan, bidea markatzen, materiala jasotzen edo lasterkarien denborak neurtzen aritzen dira. Hori horrela, aurten ere antolatzaileek deia egin dute nahi duen orok www.ehunmilak.com webgunean izena eman dezan.

Bestalde, ekainaren 3an amaituko da izena emateko epea bi probetan parte hartu nahi dutenentzat. Urtetik urtera, gero eta korrikalari gehiagok parte hartzen dute; iaz, Euskal Herriko eta atzerriko 500 lagun baino gehiago izan ziren guztira. Ildo horretan, gogorarazi dute Ehunmiliak mendi lasterketa baino gehiago dela: «Euskal Herriko paisaia, kultura eta gastronomia» erakusteko ekitaldia. Www.kirolprobak.com atarian eman daiteke izena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.