HITZ ETZANAK

Mapamundia

andoni egana
2020ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Munduari begira jartzeko egun onak dira hauek. Munduko mapa ere kolore bereziz agertuko zaigu pantailan, ordea. Pandemiak zenbat jo duen, halako margozherrialde bakoitza. Txina, Italia, Espainia, AEBak, Frantzia... gorri lodiz, ia marroiz; argixeago Alemania, Iran, Belgika, Herbehereak...; ia arrosa kolorez Suedia, Norvegia, Finlandia... Beherantz so egin eta oraingoz zuri aurkituko duzu Afrika beltza. Zuri samar Hego Amerika. Ttantta gorri lodi ia marroi bat salbu.

Ez da hain ttantta azaleraz Hego Amerikako ttantta gorri lodi ia marroia. Guyana Frantsesari dagokio. Frantziaren seitik bat lurrez. Euskal Herria baino azalera askoz handiagoa eta Gipuzkoaren herena biztanlez. Begiratu ditut datuak eta COVID-19ak kutsaturiko bost ageri dira; bat susmagarria; hildakoak bi. Hutsaren hurrena. Zifra horiei dagokien kolorea arrosa xare-xare bat da, ia zuria. Baina Frantzia dira, eta munduaren aurrean ez daukate gorriturik baino agertzerik.

Esaten ez zuten bada, birusak ez zuela mugez deus ulertzen? Errudunen bila hasita, saguzarrak aipatu izan dira eta batik bat egungo mugikortasuna. Baina han egonda Europa izatea erabaki zutenek ere jasan dituzte —estadistikoki esatea ongi legoke— birusaren ondorioak. Geldikortasuna edo horrelako zerbait deituko diogu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.