Musika. Dadi Freyr

'Welcome'

Diskoetxea: Awal.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2021eko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Islandiaren eta Eurovision lehiaketaren arteko harremana asko estutu da azken hiru urteetan. Hatari taldearen aldarrikapenak zeresana eman zuen 2019an. Islandian girotutako Eurovision Song Contest: The Story of Fire Saga film dibertigarriak harrera ona izan zuen iaz. Baita ere, Da?i Freyr musikariak lehiaketan aurkeztu behar zuen Think About Things abestiak. Ordea, bertan behera geratu zen pandemiaren eraginez. Aurten, parte hartu ahal izan du, baina beste kantu batekin: 10 Years. Berlinen bizi den sortzaile islandiarrak fokuak bereganatu ditu, eta horri esker azaleratu da haren proposamena. Synthpop erakargarria jorratzen du funk, disco eta elektronika doinuekin nahastuta. Horren eredu da aurkeztu berri duen Welcome lan laburra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.