Albistea entzun

Galileo, bidegurutzean

Eratu nahi duen satelite bidezko nabigazio sistema berpizteko epemuga jarri du Bruselak: maiatzaren 10a
Tamaina handiagoan ikusi

arantxa iraola -

2007ko martxoak 23

2010erako martxan espero zituzten Galileo nabigazio sistemaren 30 sateliteak, Lurraren inguruan zelatan. Europako erakundeen asmo handia da, AEBetako GPS (Global Positioning System) nabigazio sistemaren monopolioarekin hausteko ahalegina. Baina ezin. Sistema garatzeko ardura hartu zuten enpresa pribatuen artean desadostasunak nagusitu dira, eta apenas aurreratu duten ezertxo ere. Bruselak, arduratuta, bidegurutzera eraman ditu; bi hilabeteko epea eman die, epe horretan lanean hasteko akordiotara heltzen ez badira, «alternatibak» bilatuko dira.

Erabakiaren berri atzo Garraio Ministroen Kontseiluak eman zuen. Espero zen. Izan ere, iragan hilabeteotan argi ikusi da nahi eta ezinean murgilduta dagoela egitasmoa. Egin beharreko sateliteetatik bakar bat bukatu eta bidali dute zerura Giove A. Egindako bestea, Giove B, oraindik bidaltzeko dago, hainbat arazo tekniko tarteko, eta Giove-A2 enkargatu baino ez dute egin. Erresuma Batuko enpresa baten ardura izango da egitea. Gainerako sateliteak 27 geratzen dira egitasmo baino ez dira oraindik. EB Europako Batasuna eta ESA Europako Espazio Agentziak maiz erakutsi dute horren aurrean kezka.

Europako zortzi enpresak osatzen dute Galileori forma emateko eratu zen partzuergoa. «Atzerapenik gabe» akordio bat lortzeko eskatu zaie.

ERRENTAGARRITASUNA. Antza egitasmoaren errentagarritasunak kezkatzen ditu enpresak. GPSa errotutako sistema da, eta doakoa, harekin lehia egitea zaila izango da. Horretaz gain, nabigaziorako satelite bat bidaltzekoa da aurki Txina ere zerura. Horrek ere dudak eragiten dizkie enpresaburuei. 3.600 miloi euroko aurrekontua du egitasmoak, Europak inoiz izan duen espazio egitasmorik garestiena da, eta argi ikusi nahi dute enpresek bideragarritasuna. Kontrol teknikorako guneak non jarriko diren ere guztiz erabakitzeko dago, eta eztabaida iturri izan da hori ere.

1999an hasi ziren egitasmoa lantzen Europan, eta 2004an eman zioten Europako Batasuneko Garraio ministroek argi berdea. Galileok Europako Batasunaren lehiakortasuna eta Barne Produktu Gordina handituko zituela esan zuten. Erabilera ugari izango zituela aurreikusi zuen orduko hartan Garraio komisionatu Jacques Barrotek: «Auto istripuetan informazio zuzena izango dute larrialdi zerbitzuek, auto ilarak saihesten laguntzeko balioko du, baita suteak, uholdeak eta bestelako hondamendik naturalak aurreikusteko ere». Hasiera hartan egitasmoa 2008rako abian espero zuten.

GPSak Galileorentzat aurreikusitakoak baino askoz ere satelite gutxiago ditu, eta, ondorioz, hutsuneak. Ez da perfektua. Galileo «zorrotzagoa eta fidagarriagoa» izango dela diote haren sustatzaileek. Eta izango da. Eguna heltzen bazaio.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

 ©CECILIA VALDEZ

«Neoliberalismoa agertu eta gero zer gertatuko zen iragarri zuen»

Cecilia Valdez

Thomson eta Zamorarentzat mugarri bat izan zen Galeanoren liburua, ez bakarrik Latinoamerika ulertzeko, baita herri indigenei urteetan eman zitzaien rola eztabaidatzeko ere.

GARAITUEN HISTORIA

GARAITUEN HISTORIA

Cecilia Valdez

'Latinoamerikaren zain urratuak' lanak 50 urte bete ditu. Tarte horretan, hogei hizkuntzatara itzuli dute Eduardo Galeanoren liburua, eta ezkerraren erreferente bilakatu da. Txileko, Uruguaiko eta Argentinako diktadurek debekatu egin zuten, eta «arriskutsu» izendatu zituzten liburua zeukatenak.
Eduardo Galeano, 2012an, Buenos Airesera egindako bidaia batean. ©ALBERTO ESTEVEZ / EFE

Memoriaren ahotsa

Cecilia Valdez

Galeanok bere obra ezagunena izango zena argitaratu berritan akademiak bizkarra eman zion, besteak beste, generoen arteko mugak gainditu zituelako, eta, beraz, ezinezkoa zelako hari etiketa bat jartzea.

Herritar batzuk danbor batzuk jotzen, herenegun, Santiagon Txileko Gobernuaren aurka egindako protestan. ©ALBERTO VALDES / EFE

Txile, eztanda sozialetik bi urtera

Igor Susaeta

Bihar beteko dira bi urte Piñeraren gobernuaren politika sozial eta ekonomikoen aurkako protestak hasi zirenetik. Orduko aldarriek bere hartan segitzen dute. Azaroaren 21ean hauteskundeak dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna