Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Eguberri on!

Amaia Garcia -

2022ko abenduak 22

Eguberriak iritsi dira. Atzo San Tomas eguna ospatu genuen askok, eta egun horren ostean, bazkari, afari eta edariz beteriko egunen maratoia iritsi da. Eguberriak magikoak izaten dira eta magia horren esentzia islatu nahi duten film eta telesai asko daude. Telebistan urtero Eguberrietako film asko jartzen dituzte, eta, azken urteetan, Love Actually filma Eguberri garaian ikusteko ezinbesteko filma bihurtu da. Donostiako Antzoki Zaharrean horrela egin zuten aurreko asteburuan, eta pantaila handian ikusteko aukera ekarri zuten Bang Bang Zinema kolektiboko lagunek.

Baina zer gertatzen da Eguberriekin LGTBIQ+ komunitateko pertsonentzat? Askok beren familiarekin gatazka dute, eta bakarrik edo antzeko egoeran dauden lagunekin elkartzen dira egun hauetan. Telebistan ikusten dugun magia horrek ez du funtzionatzen kasu horietan. Egoera horiek ekarri ditu pantaila txikira Smiley (Netflix) telesailak. Carlos Cuevas eta Miki Esparbe dira protagonistak, eta LGTBIQ+ komunitatearen Love Actually dela esan daiteke. 2003. urtean Richard Curtisek egindako filmean amodio erromantikoaz eta Eguberrietako espirituaz gozatzeko aukera dugu, baina bertan ez dago bikote homosexualik. Horren inguruan hitz egiten da Smiley telesaileko eszena batean, eta argi dago telesail horren zuzendariak film horren espiritua hartu duela Bartzelonan gertatzen den fikzio hau egiteko.

Telesaileko bi protagonistek zoriz aurkitzen dute elkar. Protagonistetako batek bestearen telefonora deitzen du, huts baten ondorioz. Hortik aurrera, beren harremana gorabeheraz beterik egongo da. Bruno eta Alexen bizitzak oso desberdinak dira. Bruno arkitektoa da, eta haren familiak ez du onartzen hura homosexuala izatea. Alexek, berriz, taberna batean egiten du lan eta bere amarekin harreman aparta du. Eguberri garaiak iristen dira eta maitasuna eta magia pizten dira telesailean, baina Alexen eta Brunoren artean trabak sortzen dira. Komedia erromantikoaren topiko asko ditu telesailak, eta horregatik kritikatua izan da. Alde batetik, kritika ulertzen dut, baina batzuetan LGTBIQ+ komunitatean horrelako komedia topikoak behar ditugu. Gure fikzioak dramaz beterik daude eta maitasun erromantikoan erortzeko arriskua gutxitan ikusi dugu; beraz, goza dezagun!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ondarroako (Bizkaia) Kamiñazpi auzoan dagoen murala, Lian artistarena. ©Berria

Lian muralgilearen Ondarroako artelana, munduko hiru onenen artean

Paulo Ostolaza

Bozketa egin dute 2022an munduan egin diren ehun muralik onenen artean, eta hirugarren postua lortu du Kataluniako artistaren lanak. Kamiñazpi auzoan dago.

 ©BERRIA

«Besteez barre egiteari utzi behar diogu»

Unai Etxenausia

Konbentzituta dago Montalvo: arte eszenikoak ikuspegi feminista batetik abiatuz landu behar dira. Umorea feminismoarekin uztartzen duen formakuntza bat aurkeztuko du asteburuan, Ozetan.
Bego Viñuela kaligrafoa, <em>kaligrafia</em> hitza lumaz idazten, Bilboko bere estudioan. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Jokin Etxeberria, <em>Muak</em>-en. ©MUAK

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...