Albistea entzun

Azken 125 urteetako beroena

Ameriketako Estatu Batuetako NOAA erakundeak jakinarazi du 1880tik inoiz ez direla ipar hemisferioan abendua, urtarrila eta otsaila oraingoan bezain beroak izan
Tamaina handiagoan ikusi

ARANTXA IRAOLA -

2007ko martxoak 17

Inoizko beroena izan da negu hau ipar hemisferioan. AEB Ameriketako Estatu Batuetako Ozeano eta Atmosferako Administrazio NOAA erakundeak jakinarazi du abendu, urtarril eta otsaileko tenperaturak batez bestekoarekin alderatuz 1,3 gradu altuagoak izan direla. 1880. urtetik --tenperaturak biltzen hasi zirenetik-- inoiz horrenbesterainoko igoerarik ikusi gabeak ziren ikertzaileak.

Igoera horretan El Niño fenomenoak --Pazifikoko uretan gertatzen da-- zerikusia izan duela nabarmendu dute. Izan ere, jakina da kliman eragina izaten duela, eta fenomenoa gertatzen den urteetan --ez du maiztasun finkorik-- tenperaturek epelera egiten dutela. Hilabeteotako tenperaturen ezohikotasuna ez dute berotegi efektuarekin lotu, ordea. AEBetako agintariek errezelo handiak dituzte giza jarduerak eragindako klima aldaketa onartzeko orduan, eta NOAAk datuei buruz egindako irakurketak ere horren seinale dirudi. Jay Lawrimoren ikertzaileren hitzak horren adibide: «Ezin dugu esan negu hau berotegi efektua eragiten duten gasen ebidentzia denik». Onartu du, hala ere, gas horiek kliman eragina dutela, eta datuok IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen ikerketen barruan daudela esan du. Talde honek otsailean Lurraren berotzeaz ohartarazi zuen, giza jarduerek duten eragina ia segurua dela adieraziz.

Izan ere, datuak temosoak dira Baita NOAArenak ere. Argi erakusten dute inoizko hamar urterik beroenak 1995etik honantz gertatu direla. Munduko tenperaturak, oro har, hamarkada bakoitzean 00,6 gradu egin zuen gora iragan gizaldian, baina azken hamarkada honetan prozesua bizkortu egin da. 1976tik hamarkadako 0,18 gradu ari da igortzen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Oposiioak deitutako protestak joan dn astean, hauteskundeak egin eta boterea gobernu zibil baten esku uzteko eskatuz. / ©Mohammed Abu Obaid, EFE

Sudango trantsizio gobernua desegingo dutela iragarri du armadaburuak

Arantxa Elizegi Egilegor

Gobernuburua atxilo hartu, eta larrialdi egoera ezarri du armadak.

Manifestazio bat, Genevan (Suitza), agintariei klima larrialdiari aurre egiteko neurri gehiago eskatzeko, joan den ostiralean. ©SALVATORE DI NOLFI, EFE

Berotegi gasen kontzentrazioa orain arteko handiena izan zen 2020an

Gorka Berasategi Otamendi

Estatuek «oso urrun» dute Parisko Itunean jasotako helburuak betetzea, Petteri Taalas Meteorologiaren Munduko Erakundeko idazkari nagusiak ohartarazi duenez.

Nazaria Calambas Tunubala. / ©Indepaz

Beste lider indigena bat hil dute Kolonbian

Jon OrdoƱez Garmendia

Misak herriaren Guambia erreserba indigenako buru zen Nazaria Calambas Tunubala. Aurten Kolonbian hil duten 143. ekintzailea da.

Jair Bolsonaro Brasilgo presidentea, orain bi asteko agerraldi batean. ©Joedson Alves, EFE

Facebookek erretiratu egin du Bolsonaroren bideo bat, COVID-19aren txertoa hiesarekin lotzeagatik

Uxue Rey Gorraiz

Joan den ostegunean argitaratu zuten bideoa. Hartan, Brasilgo presidenteak zioen txertoak handitu egiten duela hiesaren aurrean immunoeskasia izateko arriskua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.