Bilboko Metroko beharginek Gabonetako sariaren zati bat kobratuko dute

Bilboko Lan Arloko 5. Epaitegiak partzialki onartu du Euskadiko CCOOk metroari jarritako helegitea

Erredakzioa
2013ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Bilboko Lan Arloko 5 Epaitegiak partzialki onartu du Euskadiko CCOOk Bilboko Metroari Gabonetako ordainsaria ez ordaintzeagatik jarritako salaketa. Horregatik, metroko langileek iazko Gabonetako ordainsariaren zati bat berreskuratu ahal izango dute. Sindikatuaren arabera, epaiak atea zabaldu dezake EAEn langile publikoek Mariano Rajoyren gobernuak ordainsaria ezabatzeko errege dekretua onartu zuen arte zegokien Gabonetako ordainsariaren zatia kobratzeari. Halare, Euskadiko CCOO aztertzen ari da epailearen ebazpenari errekurtsoa jartzea, «iazko Gabonetako ordainsari osoa berreskura dezaten».

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du gobernuak ez duela oztoporik jarriko epaia betetzeko. Izan ere, Bilboko Metroko administrazio kontseiluko kidea da Jaurlaritza. Hala ere, Erkorekak gaineratu du epai horrek ez diela eragitenEAEko administrazio publikoko langileei, «erregimena eta bideak ezberdinak direlako».

Espainiako Auzitegi Konstituzionalean dago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako funtzionarioen Gabonetako ordainsariaren auzia. Auzitegiak apirilean berretsi zuen ordainsariaren ezabaketa, Eusko Jaurlaritzak dekretua ez betetzeko duen eskubidea sakonago aztertu bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.