Eresbilek 7.000 dokumentu gehiago gorde ditu musikaren euskal artxiboan

2012 bukaerarako 214.327 dokumentu gorde zituzten, liburu, ikus-entzunezko eta bestelakoen artean

Erredakzioa
Donostia
2013ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Eresbil musikaren euskal artxiboak 7.000 dokumentu gehiago gorde zituen iaz, elkarteko zuzendari Jon Baguesen arabera. 2012. urtean egin duten lanari buruzko datuak plazaratu ditu, eta esan du Eresbilek guztira 214.327 dokumentu dauzkala gordeta. Ikus-entzunezko dokumentuak, aldizkariak, liburuak, partiturak eta bestelakoak dira horiek.

Materialguztia erosita, emanda edo lagata lortu dute. Baguesek, eman dizkieten materialen artean, Carlos Basurko Donostiako konpositorearen obra osoa nabarmendu du. Bestalde, Viktoria Eugenia antzokiaren 100. urteurrena dela eta, argitaratu diren bertako programazio guztiak jaso dituzte, 2.700 alez osatutako bilduma.

2013. urterako Eresbilek antolatuko duen ekitaldi nagusia XLI. Musikastea izango da. Maiatzeren bi asteburutan hainbat ekitaldi antolatuko dituzte, Oreretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.