Egileak, epaileak baino ausartagoak

Cannesko zinema jaialdiaren aurtengo ekitaldian, Nanni Morettik eta epaimahaiko haren lagunek ez dute zuzen jokatu hainbat zinemagilek beren film berrietan erakutsi duten atrebentzia ikusita; ez dira izan haiek bezain adoretsuak.

Leos Carax zinemagilearen Holy Motors. Z / BERRIA.
begona del teso
Cannes
2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Eskubide, ohore eta plazerhandiz jaso zuen Urrezko Palma Michael Hanekek. Askoren harridurako eraman zuen atrebituenetan atrebituenak, Carlos Reygadasek, zuzendaritzari dagokion garaikurra, baina sentimendu estu batez entzun genuen azken Cannesko sari zerrenda erosoegia.

Derrigorrezkoa dirudi: denak konparazio arraro eta zentzurik gabekoetan hasten dira Cannes zinemaldi erraldoia hasi bezain fite: aurtengoa iazkoa baino kaskarragoa dela dio batek, eta denek eusten diote burutazio burugabe horri. Iazkoa baino traketsagoa leloa errepikatzen dute, Goebbelsek esandako hura baieztatu arte: «Gezur bat milaka aldiz errepikatzen baduzu, egia bilakatuko da».

Eta egia bihurturiko gezurretan jarraitzen dute Cannesko hamaika pantailatan Wes AndersonenMoonrise Kingdom, Cronenbergen Cosmopolis, Audriacen De rouille et d'os, Jeff Nicholsonen Mud, Alain ResnaisenVous n'avez encore rien vu, Depardonen Journal de France, Loznitsaren Dans la brume, Traperoren Elefante Blanco, Mendez Esparzaren Aquí y allá eta kasik guztien gainetik Leos Caraxen Holy Motors agertzen diren heinean.

2012ko jaialdian, zinema eta gizakia euren maiestate biluzienean agertu dira, baina asko eta asko, epaileak barne, ez dira ezertaz enteratu, iazkoa baino traketsagoa omen zelako. Hori sinisturik, nola antzemango zieten Loznitsakbi ordu eta zazpi minutu irauten duen Dans la brume harribitxi lanbrotuan lortutako 72 plano aldaketa miresgarriei?

Iazkoa baino pobreagoa, bide. Horrelako esamoldeetan galduta, nola ulertu Take Shelter-en egile Jeff Nicholsonen Mud hartanbazegoela Mark Twainen eta Raymond Carverren itzal luzea, eta ThomasAnderson gehi Terrence Malicken ahalmen osoa plano sekuentzietan dena kontatzeko? Betikoaneroriz gero, nola konturatu Urrezko Kamera lortu zuen Beasts of the Southern Wild horrek, Malickena, Kusturicarena, Cassavettesena edukita ere, baduela Svankmajer maisuaren eta Where the Wild Things Are ipuinaren eragina, eragina eta gida?

Epaimahaiak ere ez zuenzuzen jokatuzinema bera, bizitza bera, mundua bera dudatan eta kolokan jartzen ausartu ziren horiekin. Sari oso politikoki zuzenak banatu eta gero, bere burua eta bere zinema horrenbeste miresten dituen Nanni Morettikbeste esaldi biribil bat bota zuen: «Konturatu naiz zuzendari gehienek estimu handiagoan dutela estiloa pertsonaiak edo istorioa baino». Eta? Eta zer? Zergatik izan behar du egile batek Stockholmeko sindromearen antzeko zerbait berak sorturiko pertsonaiekiko?

Liteekena da egia biribilagoa izatea Holy Motors-eko aktoreari entzuten diogun hori. Galdetzen diote zergatik ematen duen egun osoa Paris korritzen kotxe ederrean (limusina, hots) hamaika pertsonaia antzezten. Zergatik? Keinuak berak duen edertasunagatik. Estiloa. Manera. Modua. Caraxek azken mugaraino darama bere filma, eta, han, atzera egiterik ez duela ikusten du kamera argitasun eder eta dardaratiz. Estiloa. Manera. Modua. Reygadasek zinema bera, lehengai digitala, moldea, txikitu, zikindu, akabatu egiten du, gero berria eta desberdina den zinema estrainio hori gorpuzteko Post tenebras lux berean.

Epaimahai triste eta erosoa

Film biek ederki jipoitu zituzten iazkoa baino traketsagoa leloarekin tematu ziren horiek. Reygadas saritu zuen beste momentu batzuetan hain herabe, triste eta erosoegi jokatu zuen epaimahaiak. Carax baztertu zuten, ordea. Beraiek jakingo dute (seguruenik ez) arrazoia. Estiloari sutsu, irmo eta trinko heltzen dioten Resnais eta Cronenbergekin ere ahazur ziren, Ken Loachen whiskiz blai den komedia eskoziar erdi atsegina, erdi ezkertiarra eta erraza oso orokorrean nahiago izan zuten. Horrekin dena geratzen da argitan: keinu bakar horrek adierazten du batzuen buruaren eta arimaren ergelkeria.

Ipar Euskal Herriko aretoetan dituzue Andersonen Soonrise Kingdom, Cronenbergen Cosmopolis, Audriacen De rouille et d'os eta inkluso horren tontamenteannorabidea eta mamia bidean galdu zituen Walter Sallesen On the Road. Ikus itzazue. Lehendabiziko hirurei keinuak duen edertasuna darie.

Baietz batek baino gehiagok, aurten esandakoa ahaztuta, goiko esaldia idatzi. Guk horrelakorik ez dugu uste, hasi baitira 2013ko Cannesen nortzuk izango diren kinielak: Terrence Malicken To the Wonder, Pedro Almodovarren Los amantes pasajeros, Michel Grondyren L'ecume des tours, Sofia Coppolaren The Bling Ring, Godarden Adieu au langage, Steve McQueenen Twelve Years a Slave
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.