Hominido ederrak eta adimentsuak

Daynesen errepliken begiak adimentsuegiak direla diote batzuek. «Emozioa» beharrezkoa dela dio artistak.
Elisabeth Daynes, Parisko bere tailerrean lanean. <em>Paranthropus boisei</em> hominido harra itxuratzen ari da, duela 2,5 milio urteko banakoa.
Elisabeth Daynes, Parisko bere tailerrean lanean. Paranthropus boisei hominido harra itxuratzen ari da, duela 2,5 milio urteko banakoa. P. PLAILLY

X. Martin -

2011ko ekainak 8
Elisabeth Daynesen lanean gehien nabarmentzen duten osagaia errepliken begirada da. Adimena islatzen dute aspaldiko hominidoek euren begietan. Humanoak dira oso espresio horiek, baita hominido antzinakoenenak ere; sobera, hainbatentzat. Hominidoen erreplika horiek ederregi sortzen dituela esan izan dute, kritika txiki bat eginez.

«Bisitariek ikusten dituztenean errepliken begirada oinarrizkoa da bien artean zerbait sortzeko, ikusleek zerbait senti dezaten. Beste garai bateko hominido horiek adimena islatu behar dute; erakartzen duen eta emozionatzen duen zerbait behar dute, modu horretan ikuslearen jakin-mina pizteko», dio paleoartista frantziarrak.

Gorilak ez dira tentelak

Ederregia ote da Neanderthalgo gizakia Atelier Daynes tailerrean dihardutenentzat? «Gorilek tentelak ematen al dute?», dio artistak; «eta antzinako gizakiek? Adimentsuak izan ez balira bizirik iraungo al zuten?».

Kritikak kritika, Daynesek tailerrean urtebete eta erdiko itxarote zerrenda dago. Ez alferrik, Lanzendorf zientzia saria jasoa du Daynesek, eta mundu zabaleko museoetatik jasotzen ditu enkarguak. Hominido baten erreplika sortzeko lau hilabete behar ditu batez beste, baina, «Autralopithecus zail bat» egiteko, zortzi ere eman izan ditu. Historiaurreko gure arbasoei urte askoan aurpegia jartzen jarraitzeko asmoa dauka.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna