Gbagbo atxilotu dute Boli Kostan, eta Ouattararen indarren esku dago

Gbagbo justiziaren aurrera eramango dutela diote oposizioko kideek; egindako krimenengatik erantzun beharko du

Orain arte presidente izan denak babesa eskatu dio NBEri, eta NBEk onartu egin du

Elixabet Epelde -

2011ko apirilak 12

Laurent Gbagboren Boli Kostako agintaldia behin betiko amaitu da. Azken egunak Abidjango egoitzan gotortuta eman ditu, boterea uzteari uko eginik. Atzo atxilotu zuten, eta hauteskundeen irabazlearen, Alassane Ouattararen, indarren esku dago orain.

Atxiloketaren inguruan eztabaida piztu da. Izan ere, Toussaint Alainek, Gbagboren abokatuak, operazioa Frantziak gidatu duela esan badu ere, informazio hori gezurtatu egin du Parisek. Gerard Longuet Defentsa ministroaren arabera, Frantziako soldaduak ez dira presidentearen egoitzan sartu. Dena den, Ouattararen aldeko indarrei lagundu dietela onartu dute. Boli Kostan, oposizioak ere bertsio bera defendatu du. Yaussoufou Bamba, Ouattararen enbaxadoreak eman du atxiloketaren berri, eta operazioa euren tropek egin dutela azpimarratu du. Gbagbo «bizirik, eta onik» dagoela argitu du, eta egindako krimenengatik justiziaren aurrean erantzun beharko duela.

NBEren babesa eskatu dute Gbagbok eta haren emazteak, Ouattararen esku geratu direnean. NBEk bere segurtasuna bermatzeko lan egingo duela argitu du. Gbagborekin zer egingo duen erabakitzea, ordea, Ouattarari dagokiola azaldu du. Gbagboren aldeko tropak, bestalde, armak entregatzeko prest daudela iragarri du NBEk.

Saio baketsuen porrota

Bozak galduagatik ere, ez zion Gbagbok botereari uko egin. Hainbat saio baketsuk huts egin ostean, armetara jo zuten Ouattararen aldekoek. Abidjanera, Boli Kostako de facto-ko hiriburura heldu zirenean espero gabeko erresistentziarekin egin zuten topo. Izan ere, indar guztiekin defendatu du Abidjan presidente ohiak. Ouattarak NBEren eta Frantziaren laguntza behar izan du Gbagbo mendean hartzeko.

Igandean, berriz ere, gatazkan esku hartzea erabaki zuten NBEk eta Frantziak, Gbagboren indarrek Golf hotelari, Ouattararen gobernuaren egoitzari, eraso egin ostean. Astebete lehenago bezala, airez misilak jaurti zituzten; presidentearen egoitzara eta jauregira, oraingoan. Lehena erdi suntsitu bazuten ere, Gbagboren bozeramaileak bizirik jarraitzen zuela jakinarazi zuen. Orduan, lurrez egin zioten eraso. Frantziako soldaduak 30 tankerekin hurbildu ziren Gbagboren gotorlekura.

Apirilaren 4an ere, Gbagboren base militar bati eraso zioten NBEk eta Frantziak. Nazioarteak esku hartuta, oposizioa irabazteko bidean ipini zen, eta orain arte presidente izan dena irteera negoziatzen hasi zen. Frantziak Gbagboren irteera «orduetako kontua» izango zela adierazi zuen. Botereari uko egiteko eta Ouattara presidente gisa onartzeko eskatu zioten. Gbagbok, baina, gatazkari amaiera emateko beste aukera bat alferrik galdu zuen negoziazioak hautsita; hauteskundeak berak irabazi zituela eta ez zuela irteerarik adostuko esan zuen.

Negoziaziorako hasierako prestutasuna denbora irabazi eta indarrak biltzeko trikimailua izan zela salatu zuen NBEk. Izan ere, Gbagbok bere indarrei amore ez emateko eskatu die egunotan.

Bi bandoak zibilen aurka

Gatazka gogorra izan da azken hilabetean. Liskarrak hasi zirenetik milioi bat lagunek etxea atzean utzita ihes egin dute. Horrez gain, bi aldeek giza eskubideak urratu dituztela salatu du NBEk.

HRW Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundeak Ouattararen aldekoak ehunka zibil hil dituztela salatu du. Gutxienez hamar herriri su eman ziotela eta emakumeak bortxatu zituztela ere jakinarazi du. Hori horrela, Ouattarak, lehenbailehen ikerketa abiarazi behar duela dio HRWk. Gertakariak martxokoak direla argitu dute.

Gbagboren indarrek ere hilketak egin dituztela dio HRWk. Besteak beste, Blolequin herrian, martxoaren 28an ehundik gora lagun hil zituztela dio. Beste hainbat herritan ere zibilak hil dituztela gaineratu du erakundeak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Bi pertsona maskarak soinean daramatzatela, autobusean. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Lau gako asintomatikotasunaz

Arantxa Iraola

Kutsatu guztiek ez dituzte izaten sintomak. Adituek diote COVID-19an positibo emandakoen erdiek-edo, birusa izan arren, ez dutela batere sintomarik. Horrek zaildu egiten du izurriaren kontrola.

Ikasgela huts bat, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe, FOKU

Beste hamabost ikasgela itxi ditu Jaurlaritzak

Uxue Rey Gorraiz

Eusko Jaurlaritzak esan du 280 ikasgela daudela bakartuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza sisteman, pandemiarengatik.

Sindikatuek jantoki zerbitzua bermatzeko egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudian ©luis jauregialtzo / foku

Hezkuntza Sailak 630 langile kontratatu ditu jantokietarako

Irati Urdalleta Lete

EHIGEren iritziz, ez da nahikoa Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako eskola publikoetako jantokietarako 630 langile kontratatzea. Hezkuntza Sailak ez du jardunaldi jarraitua ezarriko Haur Hezkuntzako eta lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

PCR probak, Urdulizko ospitalean. ©Aritz Loiola, FOKU

Positibo gutxiago atzeman dira

Uxue Rey Gorraiz

Beste 679 detektatu dituzte Hego Euskal Herrian, eta apaldu egin da ospitaleratuen kopurua: 42 lagun sartu dituzte erietxean azken egunean. 72 gaixo daude ZIUetan. Gizonezko bat hil da Nafarroan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria