Zer behar du bakoitzak?

Irujok eta Zabaletak hamar tanto aski dituzte finalean sartzeko; Olaizola II.ak eta Zabalak ia ezinezko dute

Zabaleta Irujo kontsolatzen, huts bat egin ondoren, herenegun. J. H.  / ARP.
Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2013ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Binakako txapelketa irekita iritsi da finalerdietako ligaxkako azken partidara. Irujo-Zabaleta oso gertu daude, hamar tanto aski baitituzte. Berasaluzek eta Albisuk, aldiz, euren esku dute, 22-21ekoa baita balio ez dien garaipen bakarra. Bengoetxea VI.a-Beroizek, berriz, irabazteaz gain, mesedea behar dute; eta Olaizola II.a-Zabalak oso zail dute.

Irujo-Zabaletak igandean hamar tanto egitea aski dute finalean sartzeko, edo Olaizola II.a-Zabalak euren partida irabaztea. Aspekoek dute gertuen finala, Olaizola II.a-Zabalak, berriz, urrunen. Lehenbizi Irujo-Zabaletak larunbatean irabaztea behar dute, eta, igandean, Bengoetxea VI.a -Beroiz hamar tanto edo gutxiagoan utzi.

Berdinduta dauden bikoteek, berriz, hiruna emaitza konbinazioa dituzte alde. Berasaluze II.a eta Albisu sailkatuko dira... Irujo-Zabaletari 22-20 edo emaitza hobearekin irabazten badiete; 22-21 irabazi eta Bengoetxea-Beroiz ez badira hamalau tantora iristen; eta, azkenik, euren emaitza edozein izanda ere, Olaizola II.a-Zabalak 22-12 eta 22-19 arteko edozein emaitzarekin irabazten badute.

Bengoetxea VI.a eta Beroiz, berriz, sailkatuko dira... Olaizola II.a-Zabalari irabazi eta Berasaluze II.a-Albisuk galtzen badute; Olaizola II.a-Zabala hamalau tanto baino gutxiagotan utzi eta Berasaluze-Albisuk 22-21 irabazten badute, eta, aukera bitxiena, Olaizola II.a-Zabalari 21 tanto egin eta Irujo-Zabaletak galtzen badute.

Partidak, Iruñean eta Donostian jokatuko dira. Gipuzkoako Federazioak iganderako sarrerak jarri ditu salgai, 20 eta 40 euroan. Erreserbatzeko 943-45 59 17 telefonora deitu behar da 19:00etatik 21:00etara, ostiralaren aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.