Harrera hotza izan du Dahanen 'Grace of Monaco' filmak Cannesen irekieran

Grace Kellyren istorioan oinarritutako 'biopic'-ak ez du arrakastarik izan zinema jaialdian

Tim Roth aktorea, Olivier Dahan zuzendaria eta Nicole Kidman aktorea. JULIEN WARNAND / EFE.
Agentziak
Cannes
2014ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Duela mende erdi, zinema eta erregetza lotu zituen amodio istoriorik ezagunenaren lekuko izan zen Cannesko zinema jaialdia, han ezagutu baitziren Grace Kelly aktorea eta Rainiero Grimaldi Monakoko printzea. Atzo, istorio horretan oinarritutako Grace of Monacobiopic-ak ireki zuen 67. jaialdia, lehiaketaz kanpo. Olivier Dahanen pelikulak sortua zuen polemika estreinatua izan aurretik, batez ere, Grimaldi familia ez dagoelako ados han kontatu dutenarekin. Baina, atzoko pasean, isiltasuna izan zen nagusi. Ikusleek harrera hotza egin zioten filmari, eta txisturen bat ere izan zen. Nicole Kidman aktoreak interpretatu du Kellyren pertsonaia, eta Tim Rothek, berriz, Grimaldi printzearena.

Hasiera hotza izan arren, oraindik ikusteko daude lehian izango diren hemezortzi filmak. Gainera, zuzendari esanguratsuek beren lanak aurkeztuko dituzte aurtengo jaialdian: Jean-Luc Godard eta Dardenne anaiak, Mike Leigh, Ken Loach, David Cronenberg, Naomi Kawase eta Atom Egoyan. Hain zuzen ere, Kawase da jaialdiko emakume zuzendari bakarra. Jane Campion epaimahaikideko presidente eta Urrezko Palma irabazi duen emakume bakarraren esanetan, jaialdia ez da demokratikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.