Kalakanen eta Madonnaren biraz 'Sagarra jo' filma egiten ari dira

FIPA jaialdiaz baliatzen ari dira dokumentalaren autoreak, Frantziako hedatzaileak kontaktatzeko, bereziki

Dokumentaleko irudian, Kalakaneko Jamixel Bereau ageri da bi dantzarirekin, MDNA biran, Zurichen. «Sagarra jo Mother fuckers» Madonnaren esaldia da, Kalakanekin Sagarra jo kantatuta botatzen duena beti. BAXTER & ROJOS.
Nora Arbelbide Lete.
Miarritze
2013ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Nazioarteko ikus-entzunezko telebista saioen FIPA film lehiaketa bada, merkatua ere bada. Eta aurten ere, 26. aldi honetan, hainbat produktore edo telebista kateetako arduradun etorriak dira zer egiten den ikustera, eta, zergatik ez, erostera. Eta parean, hainbat autore ere aurkitu daitezke, merkatuaren neurtzera etorriak eta beren proiektua ezagutaraztera.

Horien artean dago behin-behinekoz Sagarra jo izenburua duen dokumentala. Kalakan taldeak Madonnarekin egin MDNA Tour bira oinarri, Baxter & Rojos eta Aldudarrak Bideokelkarrekin ekoitzi dute. Remi Riviere, Iban Rusiñol eta Nicolas Novion dira autoreak, eta FIPAn pasatzekoa dute astea. Misio nagusia Frantziakoa hedapenaren aldea lantzea dute. Berez, dokumentalaren idazte fasean daude, oraindik ez dituzte bururatuak dokumentala osatzeko elkarrizketa guztiak, baina udarako bururatzekoa dute.

Abiapuntua, Kalakan taldeak bizi «abentura humanoa» dute, Iban Rusiñolek azaldu duenez. Izan ere, Kalakanekoak ezagutzen dituztela beste lan batzuk elkarrekin eginik, bira dela eta, gertatzen zitzaienaz jabeturik, hori kontatu beharra zela argi zuten autoreek hasieratik.

Horiek horrela, birako Zurich eta Nizako ikusgarriak aitzinetik eta gibeletik segitzeko aukera ukan zuten beren kamerekin uda honetan. Kalakanekoak ezagutzeaz gain, lapurtarrak eta musikariak izateak ere lagundu ditu: «Gauzak barnetik kontatzeko aukera daukagu. Promozio taktikarik ez da. Badakigu zertaz mintzo garen, erabiltzen ditugun hitzak benetako lengoaia batenak dira».

Forma zuzen horrez gain, mami aldetik ere badute zer kontatu, laster ohartu baitira Kalakanekoek leku garrantzitsua zeukatela biran: «Zinezko aztarna ekarri diote show-aren estetikari», beti Rusiñolen hitzetan, eta Rivierek gaineratu du: «Garrantzitsua eta ez deformatua, estigmatizazio eta karikatura gabe», Eta Novionek baieztatu: «Eragin handia izan dute, baina direnak izaten segitu dute, azalean oinarritua den sistema horretan sartu gabe». Hortik gogoeta saihetsezina, hari bat daukatena dokumentalean, Rivierek laburbildua: «Nola uztartzen da gutxietsia den kultura masa kultura batekin?». Hemengo kultur munduko autore zenbait gogoeta aberasteko galdekatu dituzte egileek. Haatik, dokumentalak ez du erantzun zehatzik egina presta emateko asmorik, hala nabarmendu du Novionek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.