Noiz sortua: 2014-02-16 00:30:00

Zubereraz irriz leitzeko parada

Jean-Baptiste Coyos euskaltzainak istorio, alegia eta ipuin irrigarriak xerkatu eta liburuan bildu ditu
Andres Urrutia euskaltzainburua, Mixel Etxebest Mauleko auzapeza eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzaina, atzo, Maulen, <em>Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri</em> liburuaren aurkezpenean.
Andres Urrutia euskaltzainburua, Mixel Etxebest Mauleko auzapeza eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzaina, atzo, Maulen, Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburuaren aurkezpenean. AINIZE MADARIAGA

Ainize Madariaga -

2014ko otsailak 16

«Ezetz jakin janpillus hitza nondik heldu den?», bota dio Jean-Baptiste Coyosek (Maule, 1952) desafioa parean duen publikoari. Bertzeak bertze, Jean-Louis Davant, Xarles Bidegain, Txomin Peillen eta Xabier Kintana euskaltzaina. Bila eta bila, erantzunik ez du gibelerat bildu. Jatorria biarnesa duela salatu du, satisfos, azkenean: salt eta perilus, jauzi arriskutsuaren adierazle.

Mixel Etxebest Mauleko auzapezak eman dio lehenik ongietorria: «Hizkuntzari eta bereziki zuberotarrari lotua naiz. Hizkuntza, nortasuna eta ekonomia elkarren artean lotuak diren bezala. Plazera da liburu honen karrikaratzen ikustea».

Andres Urrutia euskaltzainburuak lekukoa hartu eta testuinguruan kokatu du lehenik bilduma. Bertzetik, Zuberoako herri- kulturaren aberastasuna azpimarratu du: «Gure literaturaren tradizioa ahozkoa da. Baina, idatzizkoak nola ahozkoak garrantzi bera dute». Lan hau euskaldun orori zuzendua dela zehaztu du, eta, azkenik, egilea eskertu du haren ekimen eta gogoaren ekintza den obra honengatik.

Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburua aurkeztu berri du, beraz, Coyos euskaltzain oso eta Euskaltzaindiaren Jagon saileko buruak. «Nik ez dut ezer ez idatzi: egokitu baizik ez dut egin», dio umilki. Euskaltzaindiak kaleratu du liburua, EEP Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzaz.

Izan ere, barneko 30 testuak Gure Herria aldizkaritik berreskuratu ditu. 1921ean egin zuen lehen agerraldia aldizkariak, eta 1924az geroztik, zubererazko testuek. Horregatik, 1924. eta 1939. urte arteko aldizkariak hartu eta istorio, alegia eta ipuin irrigarriak hautatu egin ditu. «Irri-egingarriak dira, baina ene ustez!».

Aldizkari horren garrantzia azpimarratu du Coyosek: «Bi mundu-gerlen arteko ikerlari eta lumadunek baitzuten parte hartzen. Euskaltzaleen Biltzarrak antolatzen zuen zeingehiagokan, zuberotarrek idazketan trebatzeko parada ukan zuten. Eta horren aztarna dira idatzi hauek».

Erdiak beste erdiari irri

Gisa horretan, idazle horietarik zortzi ditu hautatu: apezgaiak ziren Dominique Beheti larraintarra, Joanes Etxegoren ligiarra, Pierra Jaury altzürükütarra, Jean-Baptiste Mazeris eta Pierre Picochet barkoxtarrak, alde batetik, eta Pierre Lanougere garindaintar apeza, bertzetik. Bai eta Fabien Haztoi Lexantzü-zunharreko irakaslea eta J. Berriondo ezezaguna ere. Denak gazteak ziren, Haztoi izan ezik.

Coyosen merezimendua testuak bilatu, hautatu eta orraztean datza. Gainera: «Ene ekarpena grafia eguneratzea izan da; linguistikoa». Baina ezin da ukatu «testu horiek lotan zirela», eta obra honen egileak iratzarri egin dituela. Are gehiago, kalitatezkoak direla: «Euskara maila biziki onekoak dira, idazle zinez onak ziren».

«Denek umorea maite dugu, are gehiago ironia, hau merkeago baita, askazi hurbila duen trufañoa bezala», oroitarazten du Davantek liburuaren sarreran. Egia da aurkezpenean present zirenak umoreak besarkaturik itzuli direla etxerat: Coyosek berak irri eginaraztea maite baitu, eta paperean etzan dituenei esker, lortu egiten du. Marcel Bedaxagar, Maddi Oihenart eta Pier Pol Berzaitzen irakurketa eztiek obraren muina ezagutarazi dute. Egileak eskaturik, leitu egin baitute bakoitzak liburutik hautatu testu bedera. Picocheten testutik hartu Axigar koblakariaren gorabeherak belarri zuloetarat ailegatu orduko algarek bete dute gela: auzoarenean urdeak bazkatzen zituela-eta auzipetu dute, eta hara zer ihardesten dion epaileari: «Emazü, jaun jüjea. Zü urdea, ni pasüa...».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Osakidetzako langile bat Txagorritxuko laborategi batean lanean. ©Gorka Rubio, Foku

Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Osakidetzak arriskuan jarri dituela langileak

Ainhoa Larretxea Agirre - Mikel P. Ansa

Osagileen sindikatuek jarri zuten salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa. ESK sindikatuak Nekane Murga Osasun sailburuaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren dimisioa eskatu du. Osakidetzak, ordea, «positibotzat» jo du ebazpena, epaileak atzera bota dituelako sindikatuen «eskari gehienak».

Jendea paseoan, konfinamendua arintzeko lehen fasean. ©JON URBE/ FOKU

Jaurlaritzak ziurtatu du COVID-19aren agerraldiak «kontrolatuta» daudela

Irati Urdalleta Lete

Beste hamalau positibo eta hiru hildako daude. Jaurlaritzak pentsatu du neurriak areagotuko dituela jende pilaketak «mantenduz eta orokortuz» gero

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna