Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Txillardegiren ibilbide literarioa aztertuko dute EHUko ikastaroetan

Hizkuntzalari eta idazleak literaturaren alorrean eginiko lanari buruz arituko dira ekainaren 23tik 25era
Jose Luis Alvarez Enparantza <em>Txillardegi-</em>ri 2010ean egin zitzaion elkarrizketa bateko irudia.
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ri 2010ean egin zitzaion elkarrizketa bateko irudia. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Araitz Muguruza -

2014ko maiatzak 30 - Donostia

Gabriel Arestirekin gertatu moduan, hil ondoren hasi da azaleratzen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k (Donostia, 1929-2012) utzitako ondarea, Fito Rodriguez idazlearen ustez. «Geroz eta nabarmenagoa da hark utzitako itzala», gehitu du. Hizkuntzalari, politikari eta idazlea izan zen Txillardegi, baina Rodriguezek hitz bakarra du hura definitzeko: maisua.«Intelektual bati dagokion moduan pentsatzen zuen, mundu orokorretik edaten zuen, eta tokian tokiko lekuetan eragiten zuen». Euskal kulturari egin zion ekarpen literarioa ezagutarazteko Txillardegi eta euskal idazleak udako ikastaroa antolatu dute EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean. Ekainaren 23tik 25era bitarte izango da.

Rodriguez izango da ikastaroaren zuzendaria. Haren esanetan, Txillardegiren inguruan ezagutza falta handia dago, eta hori baieztatzeko, Donostiako Liburutegi Nagusiaren izenarekin gertatu zena gogoratu du: «Nik esango nuke batzuek ezjakintasunagatik ez ziotela jarri nahi izan Txillardegi izena liburutegi nagusiari». Ikastaroarekin ezjakintasun horri mugak jarri nahi dizkiote. Hala, haren ibilibide literarioa ezagutaraziko dute, haren lanen azterketa kritikoak eginez. «Hori intelektual bati egin dakioken omenaldirik onena da», gaineratu du idazleak. Ikastaroak iraungo duen hiru egunetan, Ander Iturriotz irakasle eta idazlea, Koldo Izagirre idazlea, Alaitz Aizpuru filosofo eta idazlea eta Markos Zapiain idazlea izango dira, Rodriguezekin batera, ikastaroko irakasleak. Dorleta Urretabizkaiak, berriz, Elsa Scheelen (Lur, 1969) lanaren irakurketa dramatizatua egingo du.

Txillardegik kezkatzen zuten gaiak idazkeraren bitartez aldarrikapen bihurtu zituela nabarmendu du Rodriguezek. Garai hartako beste hainbat idazlerekin batera euskara batua aldarrikatu zutenetako bat izan zen. Gabriel Aresti eta Jon Mirande aipatu ditu Rodriguezek, eta, bide batez, Txillardegi eta Arestiren arteko alderaketa egin du. «Arestik esan zuen poema batean ez zuela kalerik nahi bere izenarekin, baina gaur egun Bilboko kale batek haren izena darama, baita Donostiako beste batek ere». Harri eta herri poema ere, gaur egun, sentsibilitate guztiko jendeak irakurtzen duela adierazi du. Antzekotasunak aurkitzen dizkie bi idazleei. «Arestik bezainbesteko munta du Txillardegik ere, baina ez diote merezitako aitorpenik egin ez Euskaltzaindian, ez unibertsitatean, ezta Donostian ere». Era horretan, ikastaroa «hurbilpen bat» baino ez dela zehaztu du Rodriguezek. «Izatez, Txillardegiren lan mardula biltzeko, ikertzeko eta behar bezala zabaltzeko zerbait iraunkorra jarri behar da».

Matrikulazioa, doan

Ezagutza faltarekin amaitzeko asmoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak ere. «Txillardegiren idazle figura ahalik eta gehien zabaltzea nahi dugu guk ere; horregatik egin dugu hitzarmena EHUrekin», azaldu Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendariak. Akordio horren arabera, ikastarorako matrikulazioa doakoa izango da.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©Bertsozale Elkartea

Nerea Ibarzabal irabazle Baionan

Olatz Enzunza Mallona

671,5 puntu lortu ditu Ibarzabalek, eta bigarren egin du Sustrai Colinak, 668 puntu eskuratuta. Ondotik geratu dira, hurrenez hurren, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Unai Agirre eta Eñaut Martikorena.

<b>Amurrioko saioa.</b> Joan den larunbateko saioa, Amurrioko Bañueta kiroldegian. ©GARI GARAIALDE

Iristen aurren, eta joaten azken

Miren Mujika Telleria

Baionan jokatuko da gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko bigarren saioa. Ohi bezala, 17:00etan hasiko da. Aulki, soinu eta foku; pronto izango dira den-denak ordurako. Bertsozale Elkarteko ekoizpen taldeak du horren ardura. Zein da, baina, horren atzean dagoen inurri lana?
Indar Trabesen lehen kontzertua fikzioan irudikatzen, herenegun, Mutrikuko Venezia diskotekan. ©JON URBE / FOKU

Itoiz taldearen lehen printzak

Jone Bastida Alzuru

Doxa ekoiztetxea eta Larraitz Zuazo zuzendaria Itoiz taldeari buruzko pelikula bat prestatzen ari dira, dokumentalaren eta fikzioaren artean mugitzen dena. Mutrikun izan dira filmatzen.

Ekoetxea Urdaibaik hizkuntza indigenen erakusketa bat jarri du ikusgai. ©Monika del Valle / Foku

Hizkuntza jasangarriak

Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza

Busturiko Urdaibaiko Ekoetxeak erakusketa batean bildu ditu 11 hizkuntzatan emandako testu batzuk eta haien euskarazko itzulpenak: 'Hizkuntza indigenak, Ama Lurra zaintzen'. Abenduaren 18ra bitartean bisitatu ahalko da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.