EAJ eta PSEren arteko akordio gehiago egotea zentzuzkotzat jo du Jauregik

Diputatuak adierazi du bi alderdien arteko adostasunek Eusko Jaurlaritza egonkortuko luketela

Erredakzioa
2013ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Zerga sistemaren inguruko akordioaren ondoren, EAJ eta PSE-EEren arteko adostasun gehiago «zentzukoak» liratekeela jakinarazi du Espainiako Kongresuko diputatu Ramon Jauregik. Bi alderdien arteko «unean uneko akordioek Eusko Jaurlaritzaren egonkortasuna ekar» dezaketela uste du, eta horrela izatea nahi duela gehitu du Onda Vasca irratiari eginiko adierazpenetan.

Eusko Jaurlaritza «EAJrena» dela eta hori ez dela aldatuko esan du Jauregik, baina, era berean, nabarmendu du azken hilabeteotan EAJ eta PSE-EE «oinarrizko hiru edo lau gairen inguruan» akordioa egin nahian dabiltzala. Hori horrela, negoziazio horiek irailean egin daitezen desio du diputatuak, «etorkizunerako egonkortasuna eman baitiezaioke horrek Jaurlaritzari».

Zerga sistemaren inguruko gobernu plana EAJk PSE-EEren laguntzaz aurrera aterako zuela iragarri bazuten ere, denbora daramate negoziazioekin. Euskadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek uztail amaieran edota irail hasieran jarri du akordioa lortzeko azken epea. Oraindik orain, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga tarte handienetan igoko dela aurreikusi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.