Baionak zortzigarren bukatu du liga, eta Miarritzek, bederatzigarren

Bi euskal taldeek 57 puntu lortu dituzte; azken jardunaldiko partidak eraso puntua lortuta irabazi dituzte

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Errugbizaleen arteko udako adarjotzeetan Baionazaleek barre txikiarekin begiratu ahal izango diete Miarritzezaleei. Top 14 azken jardunaldia atzo jokatu zen eta Baionak erasoko puntua lortuta irabazi zionez Mont de Marsani (33-36), Miarritzeren aurretik bukatu du sasoia. Xuri-urdinek zortzigarren postuan bukatu dute; xuri-gorriek, berriz, bederatzigarren. Hori bai, bi taldeek 57na punturekin, Miarritzek ere erasoko puntua lortu baitzuen Staderen aurka (52-17). Dena den, bi taldeen sasoiak ez dira onak izan eta kirol agintariek badaukate zertan pentsatu.

Miarritzek gozokia eman zien zaleei azken jardunaldian. Hasi aurretik, baina, albiste mikatza jaso zuen taldeak, Benoit Augusti gorazarre jokatzen egiteko aukera bertan behera gelditu zen. ERCk partida batekin zigortu zuen Leinsterren aurkako Challenge kopako patidako ekintza bategatik eta ezin izan zuen jokatu. Hala ere, irten zen zelaira, hasi aurretik eta bere zenbakia zuen elastiko handi bat atera zuten zaleen txalo artean.

Partidari dagokionez, oso entretenigarria izan zen. Stadek ez zuen ezer jokoan, hirugarren postuan bukatuko du, eta Challenge kopako finala jokatu behar du, eta jokalari gazteak atera zituen. Miarritzek ikuskizun emateko aukera baliatu eta zazpi entsegu lortu zituen. Thomasek, Ngwenya k eta HariƱordokik hiruna eta era Burotuk bat. Atsedenaldirako dena erabakita zegoen (24-3).

Baionak partida gogorragoa izan zuen, Mont de Marsanek itxura ona eman zuelako. Aurkariak bi partida irabazi ditu bakarrik liga osoan eta aspaldi zegoen mailaz jaitsita, baina modu duinean esan nahi zuen agur. Partida ikusgarria izan zen, bizia. Lehen zatia 13-15 bukatu zen, eta bigarrenean zigor kolpe eta entsegu dezente egon ziren. Azkenean, Baionaren jokalarien maila erabakigarria izan zen, eta bukaeran pixka bat sufritu arren, ondo eutsi zioten garaipenari. Entseguak Roumieu, Speddingek, Bagetek eta Rokocokok egin zituzten. Azken horrena dotore askoa, jokaldi landu baten fruitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.