11 urteren ostean, pilotari bizkaitar bat buruz burukoaren finalerdietan

Urrutikoetxeak larunbatean jakingo du nor duen aurkaria, eta ia ziurtzat jo daiteke Bilbon jokatuko duela

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2013ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Mikel Urrutikoetxea buruz buruko finalerdietarako sailkatu zen herenegun Mikel Idoateri irabazita 22-18, eta haren eskutik Bizkaiko pilota egun handiaren atarira itzuli da. 11 urteren ostean, Bizkaiko pilotari bat finalerdietan egongo da berriz. Azkena Imanol Agirre izan zen, 2003an, Abel Barriolaren aurka 22-10 galdu zuenean. Aurretik ere lehortea egon zen, baina Urrutikoetxearen adina (23 urte) eta dohainak ikusita, ez litzateke harritzekoa hurrengo urteetan urrun ez ibiltzea. Finalerdietan Abel Barriola edo Aimar Olaizola izango du aurkari —larunbatean jokatuko dute—, eta litekeena da finalerdi hori Bilbon jokatzea. Bizkaiko lehortea maiz aipatu da, baina, alde horretatik, Gipuzkoakoa luzeagoa da, Aitor Elkoro izan baitzen finalerdietara iritsi zen azken gipuzkoarra (1999an, Aspeko adarrean).

Bestalde, Danel Elezkanok atzeratu egin du ostiral honetan Aitor Mendizabalen auka Arrigorriagan jokatu beharreko Bigarren Mailako buruz buruko txapelketako finalerdia. Elezkanok min du ezkerreko eskuan, eta EPELek beste egun bat jarri beharko du. Litekeena da aste bat atzeratzea. Beste finalerdian, berriz, ez da aldaketarik egongo, Stephane Lemunok eta Alvaro Untoriak igandean neurtuko dituzte indarrak, Logroñon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.