Hendaiako Abadiako idazle egonaldia egiteko deia zabaldu dute

Gazte literatura sorkuntza sustatzea dutela xede, hautagaitza aurkezteko epea apirilean bururatzen da

Erredakzioa
Baiona
2013ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Itsasbazterrean, naturaren erdian jarria den Hendaiako Abadiako eremuko Nekatoenean hilabeteko egonaldia egiteko proposamena egiten dute Euskal Kultur Erakundea (EKE), CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak. Hirugarren deialdia dute, Fernando Morillo eta Ekhiñe Egiguren idazleak izan zirela aitzineko bi bekadunak. Gazte literaturan sorkuntza sustatzea da helburua. Obra idatzi eta kolegio edo lizeoko ikasleekin solastatzea izanen du idazleak bere betebeharrekoa.

Gaia librea utzi nahi badute ere antolatzaileek, zehazten dute, halere, sorkuntzak oihartzun egin beharko diola EKEren Hogei'ta egitasmoari: «Euskal kulturaren aniztasun osoa baloratzen duten proiektu berritzaileak gazteengan eta gazteekin sustatzea» da egitasmoaren xedea, deialdian zehazten dutenez. Egonaldia urriaren 7an hasteko da, eta beka 1.000 eurokoa da. Interesatua denak apirilaren 30 arte du denbora bere burua eta proiektua aurkezteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.