Asteburuko proposamenak

Udaberri hasierako jaialdia

Bilbo. Neguan landutako sormen artistikoak ikusi ahalko dira Erribera auzoko Zawp jaialdian
Beste hainbat ekitaldirekin batera, zuzeneko kontzertuak izango dira Bilboko Zorrotzaurren egingo den Zawp jaialdian.
Beste hainbat ekitaldirekin batera, zuzeneko kontzertuak izango dira Bilboko Zorrotzaurren egingo den Zawp jaialdian. ZAWP JAIALDIA

Araitz Muguruza -

2014ko martxoak 20
Urtaro aldaketa orotan egiten duten moduan, Zawp jaialdia egingo dute Bilboko Zorrotzaurren. Ostiralean hasi eta igandera bitarte, neguan egindako proiektu artistikoak aurkezteko aprobetxatuko dute, eta udaberriarekin batera etorriko direnen berri ere emango dute. Hori guztia musika, zinema, dantza eta antzerkia biltzen dituen egitarau zabalarekin uztartuko dute.

Haceria arte elkarteak abiatutako egitasmoa da Zawp: Zorrotzaurre eraberritzen lagunduko duen begirada artistiko, berritzaile eta sortzailea izan nahi du. Urte osoan antolatzen dituzte hamaika ekintza. Udaberri hasierako jaialdia, dena den, ez da horien erakusleiho bakarrik; bereziki «sormena, irudimena eta lankidetza sustatzeko asmoz» egiten dutela diote Zawp jaialdiaren antolatzaileek. Hala, diziplina anitzetako artistak bilduko dira asteburuan. Egin dituzten lanak ikusgai izango dira Art of Living erakusketan; zenbait artikulu ere salgai izango dira jarriko duten azoka artistikoan. Haur eta helduentzako sormen lantegiak ere egingo dira. Beste batzuen artean, ukelele instrumentua jotzen ikasi ahal izango da Plazawp gunean, 17:00etan.

Dantzarako aukera ere izango da Bilbon, lindy hop & swing party estiloko dantza saio bat egingo baitute. Urte hasieran hasi ziren modalitate horretako dantzen ikastaroak ematen.

Giro lasaiagoa nahi duenak, berriz, antzerkia ikusteko aukera izango du Pabellon 6 gunean: Godot; Fausto, un ciudadano ejemplar; eta La ruleta antzezlanen emanaldiak egingo dituzte. Lehenengo bien emanaldiak bi aldiz egingo dituzte. Larunbat gauean, zinema gaualdia egingo dute, eta hainbat film mutu proiektatuko dituzte Crazy Town 07 gunean, 21:30etik aurrera. Zuzeneko kontzertuak ere izango dira hiru egunetan, Garabia gunean.

Ergonomia eta feng shuiari buruzko mahai ingurua egingo da, jendea bi filosofia horietara gerturatzeko asmoz. Etzi izango da, 18:00etan. Ekitaldi guztien artean indarrak berritzeko, zer jana ere izango da: etzi, 19:00etan, furgoneta bat jarriko dute janariarekin, eta, igandean, herri bazkaria egingo dute.

ZAWP JAIALDIA

Non. Bilbo.

Noiz. Ostiraletik igandera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna