EAJk ez du parte hartuko urtarrilaren 11ko Tantaz Tanta mobilizazioan

Aurreko urteetan ere ez da izan urte hasieran presoen eskubideen alde egindako mobilizazioetan

Erredakzioa
Bilbo
2013ko abenduaren 11
00:00
Entzun
EAJk baieztatu duenez, ez du parte hartuko urtarrilaren 11n euskal presoen eskubideen alde Bilbon egingo den mobilizazioan. Aurreko urteetan ere ez dira izanpresoen eskubideen aldeko urte hasierako mobilizazioetan.

Tantaz Tantak gaur erregistratuko du mobilizazioa, Giza eskubideak, erabakia, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira lelopean. Presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazio «ezberdina» izango dela diote, «ahalik eta eremu publiko gehien okupatzea» dela xedea. Ehunka herritarrek aurkeztu zuten, «marea baten antzera, Bilbon ez ezik, testuinguru politiko eta sozial osoan» eragin nahi duen ekinaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.