EH Bai-k dei egin du Batera-ren protestara joateko azaroaren 30ean

Frantziako Gobernuaren «mespretxu itzela» eta «xantaiak» salatu dituzte EH Bai plataformako kideek

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2013ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Frantziako Gobernuaren «mespretxu itzela» gaitzesteko, azaroaren 30ean Maulen Batera-k antolatu manifestaziora joateko deia egin zuen atzo EH Bai koalizioak. Pariseren partetik den «borondate politiko falta» deitoratu zuten Peio Etxeberri-Aintzart (AB), Xabi Larralde (Sortu) eta Filipe Dulucek (EA) atzo Baionan egindako prentsaurrekoan. Euskal lurralde elkargoaren aldarriari emandako «erantzun faltaz» gain, gobernuak egindako «xantaia» gogor salatu zuten.

Gobernuaren hainbat joera eta erabaki gaitzetsi zituzten: «Izan gatazkaren konponketari buruz, izan aitorpen instituzionalari buruz, zein arlo sozialean, gobernuak duen joera zinez negatiboki iruditzen zaigu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.