Titin III.ak barkamena eskatu du duela bi aste eginiko kritikengatik

Galtzearen haserreari egotzi dio esandakoa, eta «kide txarra» izan dela entzuteak min egin diola nabarmendu du

Imanol Magro Eizmendi.
Eibar
2013ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Titinek barkamena eskatu du. Duela bi aste eginiko adierazpenez damutu egin da, eta partida galdu berri duenaren amorruari egotzi dizkio. «Orduan hura sentitzen nuen, baina kritikak neurriz kanpokoak eta justifikaezinak ziren». Aurrelariak enpresari eta zaleari eskatu dio barkamen, eta ez du uste eztabaida honek bere kirol etorkizuna baldintzatuko duenik, beroaldi hartan jokatzen jarraitzeak nazka ematen ziola adierazi zuen arren. «Abendura arteko kontratua dut, eta denbora asko gelditzen da. Ez dut pentsatu binakako hau nire azken txapelketa denik».

Espero ez zenik ez zuen esan Titinek atzo goizean Eibarko hotel batean emaniko prentsaurrekoan. Piztutako sua itzali zuen, eta afera ahaztu nahi duela esan. Halere, ez zuen ukatu txapelketan gauza pare batek min eman diotela: «Batzuek kide txarrak izan garela esateak eta une jakin batzuetan tratu justua ez dugula jaso». Kide txarrenaren auzian zeini buruz ari zen ez zuen zehaztu, eta Zubietari buruz ari zela ukatu zuen —Etxarrikoak adierazpen gogorrak egin zituen Titin-Merinoren aurkako partidaren ostean—. «Ez dakit zer esan zuen. Euren aurkako partidan egon ziren jokaldi batzuk. Nik harreman oso ona dut Zubietarekin». Gai berean Aspeko aldagelako giroa ez dela okertu zehaztu zuen. Asperen aldetik, berriz, Iñaxio Errandoneak hitz egin zuen, tonu berean: «Aspe eta Titinen arteko harremana bikaina da, eta ez da ezer pasatu».

Gazteak eta manomanista

Aspeko zuzendaritzak beste bi hitzordu izan zituen atzo. Goizean jarraitzen dituen gazteekin egonaldia egin zuen Astelenan. Aurten ez dira debut asko espero enpresan, eta litekeena da hurrengoa Xabi Tolosarena izatea, uda garaian. 17 urte bakarrik izan arren, ondo zailduta dago. Erik Jakak, berriz, gehiago itxaron beharko duela dirudi. Bestea manomanista prestatzeko bilera izan zen. Sakeko pasa sei t'erdira aurreratzea mahai gainean egon zen. «Udan emaitza ona eman zuen», dio enpresak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.