Fundazioaren egitekoak bere gain hartuko ditu Kursaal Eszenak

Kursaaleko eraikinaren eta kultur programazioaren kudeaketaz arduratuko da marka berria

Erredakzioa
Donostia
2013ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Kursaal Eszenak kudeatuko du urtarrilaren lehenetik aurrera Donostiako zentroaren kultura programazioa. Azkeneko hamar urteotan Kursaal fundazioaren ardura izan da kultur eskaintza antolatzea —Kursaal Elkargunearen, Donostiako Musika Hamabostaldiaren eta Donostia Kulturaren balioen batuketan oinarritzen zen—, eta biltzar eraikinaz, berriz, Kursaal Zentroa arduratu da —Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako elkarte anonimoa—. Hemendik aurrera, kudeaketa osoa Kursaal Eszenaren esku geldituko da.

Marka berria eta bere helburuak azaltzeko Kursaaleko arduradunek atzo egin zuten agerraldia, eta aurtengo aurrekontua ere aurkeztu zuten: 1.367.546 eurokoa da izango da, iazkoa baino %8,6 txikiagoa. 300.000 euro Donostiako Udalak jarriko ditu eta beste horrenbeste diputazioak. Patronatukide pribatuek osatuko dute aurrekontua. 2014rako 30 ekitaldi programatu ditu Kursaal Eszenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.