Egoera «zailean» izan arren, aitzina segitzen du koordinakundeak

2013ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
«Momentu zail batean da lurralde elkargoaren aldeko koordinakundea, baina ez da oraindik azken hatsean». Horra hor zer zehaztu zuenatzoko prentsaurrekoan Martine Bisautak, koordinakundearen barnean Batera-k duen ordezkariak. Hain zuzen, isiltasuna da nagusi egitura horren partetik. Frederique Espagnacek aurkeztu aldaketari begira ez du oraindik adierazpen ofizialik egin. Astelehenean ukan zuten hiru orduko bilkura, eta datorren astean berriz bilduko dira. Tarte horretan, koordinakundeko bost egiturek (Hautetsien Kontseilua, Batera, Garapen Kontseilua, Merkataritza eta Industria Ganbera eta Auzapezen Biltzarra) beren kideekin adostu beharko dute egoera berri horri buruzko posizioa. «Egoera ez da erraza. Osasun onean ote gara? Ez. Baina egin ahala eginen dugu eraikitakoak segitu ahal izan dezan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.