Bizi guztiko zigorra jarri diote Bignone Argentinako diktadoreari

Beste batzuen artean Concalves gerrillari eta Muñiz Barreto diputatu izandakoak bahitu eta hiltzeagatik epaitu dute

Erredakzioa -

2011ko apirilak 16
Reynaldo Bignone Argentinako diktadoreari bizi guztiko kartzela zigorra jarri diote gizateriaren kontrako krimenak direla eta. Bignoneren krimen zerrenda oso luzea da, eta oraingoa hamar pertsonari eragindakoagatik izan da, baina lehenagotik dago 25 urterako kartzelan Campo de Mayoko tortura zentroan egindakoengatik. Epaiketa hau ere ez da azkena izango, eta, une hauetan bertan, haurrak bahitzeagatik beste prozesu batean dago.

Oraingoan, besteak beste, Gaston Concalves gerrillari izandakoaren eta Diego Muñiz Barreto diputatu ohiaren bahiketa eta hilketa leporatu dizkiote. Concalves Montoneros taldeko militantea zen, eta 1976ko martxoaren 24an bahitu zuten, estatu kolpearen egunean. Gorpua apirilaren 2an aurkitu zuten. Muñiz Barreto, berriz, urtebetera bahitu zuten, eta espetxe klandestinoetan egon ondoren, lasaigarriak eman, auto batean sartu, eta ibaira bota zuten. Istripua izan zela itxuratu nahi izan zuten. Bignonirekin Santiago Omar Riveros, Martin Rodriguez eta Luis Patti ere kondenatu dituzte zigor bera ezarriz.

Ibilbide luzea

1982ko uztailaren 1ean bilakatu zen Argentinako diktaduraren de facto-ko azken presidente Reynaldo Bignone, eta kargu horretan indar armatuek giza eskubideen aurka egin zituzten delituen frogak ezabatu zituen. Atxilotu eta desagertu guztien inguruko dokumentu guztiak suntsitu zituen.

Baina presidente izan aurretiko garaian, 1975ean, Nazioaren Eskola Militarreko zuzendari izan zen, eta urtebetera gidatu zuen Posadas de Haedo ospitaleko operazioa. Han jarritako isilpeko tortura zentroa gidatu zuen.

1976tik 1977ra Institutu Militarren komandante burua izan zen, eta, azkenik, presidente izan aurretik, Campo de Mayo zentroko komandantea izan zen, Argentinako diktadurako desagertu gehien jaso zuen gunekoa. Santiago Omar Riveros izan zen han berarekin estrategien plangintza egiten. Riveros izan zen lehen epaitua Campo de Mayoko delituengatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna