Bilboko Metroak eguneko 50 tren kenduko ditu, sindikatuek salatu dutenez

Zuzendaritzak defendatu du bidaiari kopurura egokitu nahi duela tren zerbitzuek duten maiztasuna

Erredakzioa
2013ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Gaurtik aurrera ohi baino 50 tren gutxiago ibiliko dira egunero Bilboko Metroan. Zerbitzuaren murrizketaren berri sindikatuek eman dute, eta jakinarazi dute orduko bi tren gutxiago jarriko dituztela.

Horren harira, Bilboko Metroko zuzendaritzak adierazi du «maiztasun aldaketa bat» jarriko dutela martxan gaurtik aurrera, zerbitzuaren beharretara eta Metroaren bidaiari kopurura egokitzeko. Tren kopuruaren jaitsierari buruz «azalpenik» ez duela emango adierazi du, erabiltzaileei azalpenak «enpresaren webgunearen bitartez eta geltokietan eskura dituzten informazio paperen bitartez» eman dizkiela. Azaldu du bidaiari gehien dagoen orduetan, hau da, 06:00etatik 15:30era eskainiko duten zerbitzua orain arteko bera izango dela.

LAB sindikatuari «ilogikoa eta gehiegizkoa» iruditzen zaio Metroko zuzendaritzak hartutako erabakia. 2012. urtean bidaiari kopurua %2 jaitsi zela jakinarazi du, eta tren zerbitzua %10 murriztuko dutela. Sindikatuko kideek pentsatzen dute neurriaren helburua gidari kopurua murriztea dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.