Gerizpean

Mertxikak girotuta

Bihar egingo da Sartagudan II. Mertxika Azoka, eta udalak egitarau erakargarria prestatu du egunerako

Sartagudan urtean 500.000 kilo mertxika ekoizten dituzte, eta ezagutzera emateko egiten dute azoka. BERRIA.
Donostia
2013ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Bihar, Sartagudan (Nafarroa) II. Mertxika Feria egongo da. Bigarren urtez, egitarau erakargarria prestatu du Sartagudako Udalak hango produktu izarra ezagutzera emateko asmotan. Halere, ez dute bakarrik mertxika ezagutarazteko antolatu; Carlos Ena alkatearen hitzetan, «giro paregabea sortu zen joan den urtean, eta horregatik erabaki dugu berriz egitea».

Joan den urteko ereduari jarraitu dio antolakuntzak, eta berrikuntza bakarra gehitu: mertxika kalibratze lehiaketa. Horrela, saria emango diote melokotoi handienari. Azoka 10:00etan egingo den inaugurazio eta pregoi irakurketarekin hasiko da. Egun osoan, melokotoi erakusketa eta salmenta egongo da. Horrez gain, puzgarriak, mertxikaz egindako postre lehiaketa, mertxika kamusteko tailerra eta ardo eta mertxika dastatzea egongo dira. Alkateak dioenez, baratzetatik egiten den ibilbideak erakartzen du jende gehien.Tren turistiko batean egiten da ibilbidea, baratze eta frutak haien egoera naturalean ikusteko. Gainera, Enak aipatu duenez, «aurten uzta atzeratuta datorrenez, askoz ere hobeto ikusi ahal izango dira mertxikak».

Herri mertxikazalea

Aurreko urtean egin zuten lehenengoz azoka, bertako produktu garrantzitsuena ezagutarazteko. Izan ere, 60 bat ekoizle daude Sartagudan, eta urtero 500.000 kilo ekoizten dituzte. Halere, Carlos Enaren hitzetan, «ekoizpena jaitsi egin da, baratze asko kendu dituztelako ekoizten errazagoak diren produktuak landatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.