Gerizpean

Bezeroak, etxaldeetara

Idoki etxe ekoizpen zigiluak udako feria antolatu du 15. aldiz, eta ekoizleen etxaldeetara joateko gomita egin du

Atzo aurkeztu zituzten Idokiko kideek abuztuan eginen dituzten hiru merkatuak. GAIZKA IROZ.
Joanes Etxebarria.
Maule
2013ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Hasieran, Idoki ezagutaraztea zen helburua. Etxe ekoizpenak zuzenean etxaldeetan saltzen dituzten laborariek etxeko ateak zabalduz, arrakasta ederra kausitu zuten, eta berdin eginen dute uda honetan ere. Etxaldeak ireki, ekoizpena erakutsi, eta saldu. Aurten, gainera, lehen aldiz, ikuskizun bat ere proposatuko dute etxaldeetan bertan.

Idokiren bilakaerak saskia betetzeko parada zabaldu du azken urteetan, ekoizpen mota anitz proposatzen baitituzte orain zigiluaren partaide diren laborariek. «Ekoizleak garatzea inportantea da, baina ekoizpen motak garatzea oraino inportanteago. Egun, ehun ekoizleetarik badira 17 ekoizpen desberdin. Guretzat, garrantzitsua da; horrela, jendea bizi da Idokiri esker landareetatik, fruituetatik...», Ttele Leizagoien elkarteko lehendakariak baikor ikusten du bilakaera hori.

Etxe ekoizpena lanpostu sortzaile da, eta horren erakusle dira Urruñako (Lapurdi) Xabat-baita eta Burgueko (Baxenabarre) Brukiza etxaldeetan hartu dituzten langileak. Hain zuzen, bi etxalde horietan antolatu dituzte etxe merkatuak aurten.

Bihar izanen da lehen eguna Brukiza etxaldean, eta, merkatuaz gain, bisitak, bazkaria eta ikuskizuna ere izanen dira. Dame de Pique eta Les Explorateurs antzerki taldeek laborantzarekin lotura duen antzerkia eskainiko dute. Xabat-baita etxaldean, berriz, abuztuaren 16an irekiko dituzte ateak. Bien artean, abuztuaren 9an, Idokiren partaide gehiagoren ekoizpenak salgai izanen dira Ezpeletako merkatuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.