UPN, Nafarroaren estatusa aldatuko den beldurrez

«Espainiaren haustura» eragin dezakeen estatus aldaketa galaraztea proposatu du UPNk Espainiako Kongresuan

joxerra senar
Iruñea
2014ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Estatuaren egoerari buruzko eztabaidan, Carlos Salvador UPNko diputatuak hondamendia iragarri zuen Kongresuan herenegun, eta atzo, ebazpenen txanda iritsitakoan, bere diskurtsoa eskaera batean laburbildu zuen. Bertan, UPNk Nafarroaren estatus juridikoaren aldaketa baten aukera eragoztea proposatzen die proposatzen die Espainiako Gobernuari eta gainerako indarrei, «Espainiaren haustura aurreko pausoa litzatekeelako». Eskaeran, UPNk proposatzen du, halaber, «terrorismoaren amaieraren alde» batera lan egitea eta «jarduera terrorista arrazoituko duen kontakizuna zein hezkuntzaren erabilera saihestea». PPk bat egin zuen proposamen horrekin.

Herenegun, eztabaidan, erronka subiranistari aurre egiteko eskatu zion Salvadorrek Mariano Rajoyri. Azken egunetako gertaeren harira, Salvadorren hitzetan, nafarrak zur eta lur daude «abertzaleen interesen aldarean sakrifikatu nahi delako Nafarroa». Konspirazioaren teoriarekin bat egin, eta dena «UPNren aurkako kanpaina» dela deritzo. «Denok dakigu Nafarroan zer gizarte eredu ez dugun nahi. UPNk ez du ezkutatzen».

Sozialistak kritikatzeko baliatu zuen aukera UPNko diputatuak. Carlos Salvadorren arabera, esanguratsua da Bildurekin harremanak eduki izana ez gezurtatzea PSNk, eta, betiko diskurtsoa erabiliz, sozialistei eskatu zien argitzeko norekin eraiki nahi duten gizarte eredua. «Ezin dut sinetsi 30 urtez lortu nahi izan duten helburua lortzeko Batasunaren makulu izatea onartzea PSOEk. Ezin dut sinetsi». Erronka subiranistari aurre egiteko eskatu zion Salvadorrek Rajoyri.

Eztabaidan, Mariano Rajoyk Yolanda Barcina babestu zuen. Haren esanetan Nafarroan ez dago ustelkeriarik, eta esan zuen Nafarroa foral eta espainiarraren alde egingo duela. Kritikatu egin zuen inork «boterera iritsi nahi izatea edozein prozedura erabilita».

Amaiur taldeak, berriz, ebazpen batean eskatu zuen Nafarroa bakean uzteko behingoz, eta ahalbidetu dadila Nafarroako gizarteak zein haren ordezkariek modu aske eta demokratikoan krisi instituzionala konpondu ahal izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.