Xala-Untoria 14. Irujo-Cecilio 22

Lehia bizi baten etena

Xalaren lesioa dela eta, bertan behera geratu da sanmateoetako lehen lehia, eta Irujo-Ceciliok lortu dute puntua

Xala eta Martinez de Irujo nor baino nor gehiago, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS.
2013ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Iraupena. 50.51 minutu.

Saketik. Xalak bat, eta Irujok beste bat —ez zuten egin faltarik—.

Markagailua. 0-1, 1-1, 1-4, 4-4, 4-5, 7-5, 7-6, 8-6, 8-9, 9-9, 9-10, 11-10, 11-12, 12-12, 12-14 eta 14-14 .

Bestelakoak. Giro bikaina Adarraga pilotalekuan; harmailak beteta.

Pena izan zen. Partida estua jokatzen ari ziren Xala-Untoria eta Irujo-Cecilio Logroñoko Adarraga pilotalekuan, Azkaineko aurrelaria hautsi zen arte. Gerrialdeko arazoekin, aldageletara joan behar izan zuen Xalak 12-13koarekin. Kantxara itzuli ondoren saiatu zen berotzen eta eusten, baina segituan ohartu zen ezin zuela jarraitu. Azkenean, 22-14, eta Irujok eta Ceciliok A multzoko lehen puntua eskuratu zuten. Aimar Olaizolaren ordezko gisa jarri zuten Xala Untoriarekin bikotea osatuz, eta Jaunarenak ordezkatuko du orain Azkainekoa.

Ikuskizun paregabearekin gozatzen ari ziren Adarragara gerturatu zirenak. Berdintasuna zen nagusi, eta Xalak min hartu arte ez zen izan bi tanto baino gehiagoko alderik. Cecilio eta Untoria gozatzen ari ziren atzeko koadroetan, nahiz eta lehen pilotakadetan oso fin ez ibili. Partidak aurrera egin ahala, bizitu egin zen aurreko koadroetako jokoa. Nor baino nor gehiago aritu ziren Xala eta Irujo, elkar zirikatuz. Hori bai, Azkainekoaren eskutik iritsi ziren partidako tantorik ederrenak. Lan erdietara iritsi aurretik, 10-10ekoa ezarri zuen markagailuan pilota txokotik zabalera zabalduta. Partida, ordea, bi tanto geroago amaitu zen, Xalak min hartuta. Pena izan zen.

Atzokoari jarraipena emanda, B multzoko ligaxkako lehen partida jokatuko dute gaur Bengoetxea VI.a-Merino II.ak eta Urrutikoetxea-Albisuk (17:00, ETB1).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.