Jauregi: «Oinarririk gabe, ez dugu eskatuko Bildu legez kanpo uzteko»

Indarkeria amaitzeko euskal Elizak esku har dezan eskatu dio Espainiako Lehendakaritza ministroak Vatikanoko idazkari nagusiariIndarkeria amaitzeari buruz, uste du «oso prozesu itxaropentsua» gertatzen ari dela

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Espainiako hauteskunde orokorrak azaroaren 20an izango direla jakin zenetik PP Bildu debekatzeko gaiarekin tematuta dabilen arren, Espainiako Gobernuak ez du Bildu legez kanpo uzteko prozesurik nola edo hala irekiko; are, hanka sartzea litzateke oinarri juridikorik gabe koalizioaren aurka jotzea Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan parte har ez dezan. Horrela uste du Espainiako Lehendakaritzako ministro Ramon Jauregik, atzo Efe agentziari eskainitako elkarrizketan adierazi zuenez.

«Espainiako Gobernuak ez du hanka sartuko; ez dugu Bildu legez kanpo uzteko eskatuko, horretarako oinarri juridikorik eduki gabe», adierazi zuen Jauregik. Ministroak; gainera, erantsi zuen Espainiako Gobernuak oraingoz ez duela esku artean aukera hori.

Jauregikaitortu duenez, gobernuak dituen informeen arabera «une honetan ez dago legez kanpo uzteko prozesu bat eskatzeko arrazoirik». Gainera, ministroak gogorarazi duenez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak koalizioa legezkotzat jo zuen, «bakearekin konprometitu zelako, eta indarkeriaren erabateko errefusa biltzen duten estatutuak dituelako».

Espainiako Gobernuak gertu ikusten du ETAren indarkeriaren amaiera. Jauregiren arabera, ETAk bi urte daramatza inor hil gabe, eta horren ondorioz «oso prozesu itxaropentsua» gertatzen ari da; ministroak, ordea, azpimarratu du indarkeria desagertzea ez dela «inon negoziatu»; aitzitik, «ETAren porrotaren ondorio da, bere gogoeta propioaren ondorio».

Azkenaldian hainbatetan aipatu den ETAren balizko agiriari buruz «itxaropen» gutxi duela adierazi du Jauregik, haren ustez indarkeriaren amaiera ez delako «agiri handi baten bitartez» iritsiko, «prozesu baten amaieran baizik»

Vatikanoari laguntza eskatu

Efe agentziari aipatu ez bazion ere, Espainiako Gobernua Vatikanoarekin mintzatzen aritu da ETAren amaieraz, atzo Vatikanoak berak baieztatu zuenez. Benedikto XVI.ak Madrilera egin duen bisita baliatuta, Ramon Jauregi bera Vatikanoko estatu idazkari Tarcisio Bertonerekin batzartu zen herenegun, eta bilera horretan indarkeria amaitzeko euskal Elizak esku har dezala eskatu zion Lehendakaritza ministroak Vatikanoko ordezkariari.

Zehazki euskal elizak Vatikanoaren mezu pastoral bat heda dezan nahi du Espainiako Gobernuak.

El País egunkariak atzo argitaratutakoaren arabera, Bertonek interesa agertu zuen Euskal Herriko bake itxaropenei buruz, eta gobernuko ordezkariek azaldu zioten «terrorismoaren amaierari buruz itxaropen handia eta aurretik inoiz izan ez den modukoa» dagoela.

Gogoan hartuko du

Vatikanoko iturriek atzo baieztatu egin zutenhorri buruz mintzatu zirela Jauregi eta Bertone. Nolanahi ere,iturri horien arabera, Vatikanoko estatu idazkariak ez zion erantzunik eman,«erabakiak ezin direlako horrelako bileretanhartu».

Vatikanoaren bozeramaile Federico Lombardiren esanetan, eskaera «gogoan hartu du» Erromak, «baina jarrerarik hartu gabe eta erantzunik eman gabe, gehiago sakondu behar diren gaiak direlako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.