Egungo estatusa gainditu edo independentziarako aukera izan nahi dute %52k

Jaurlaritzak agindutako soziometroaren arabera, EAEko herritarren %32k gaurko autonomia estatuari eutsi nahi diote

Erredakzioa -

2012ko azaroak 23
Eusko Jaurlaritzaren aginduz urrian EAEn egindako inkesta baten arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %52k egungo estatus politikoa gainditu nahi dute, dela autonomia erkidegoaren ahalmenak gainditzeko, dela independentziarako aukera izateko. Zehazki, %27k egin dute independentziarako aukera izatearen alde, eta %25ek erkidegoen eskumenak areagotzearen alde. Herritarren %32k, berriz, egun indarrean dagoen autonomien estatuari eustearen alde daudela erantzun dute.

Ehun lagunetik lauren ustez, autonomiarik gabeko estatu zentralizatua egokiagoa litzateke, eta ehunetik hiruk egun baino autonomia gutxiago izan nahiko lukete. Hori ondorioztatu du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak baino bi aste lehenago Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 2.254 pertsonari egindako inkestak oinarri dituen azken soziometroak. Otsailean egindako aurreko soziometroarekin alderatuta, lau puntu egin du gora independentziaren aukera eskuartean izateko nahiak, eta hiru puntu eskumenak areagotzekoak.

Mintegik baloraziorik onena

Politikariek balorazio txarra jaso dute herritarren aldetik, inor ez baita 10 puntuetatik 5ekora iritsi. EH Bilduren lehendakarigai Laura Mintegik jaso du notarik altuena, 4,3 batekin. EAJren lehendakarigai Iñigo Urkulluk 4,2 bat jaso du, eta PSE-EEren Patxi Lopezek 4koa. Balorazio txarrena UPDko Gorka Maneirok jaso du: 2 bat.

Hurrengo Eusko Jaurlaritzak izan beharreko lehentasunei dagokienez, lanpostuen sorrera eta zerbitzu publikoen garapena lehenetsi dute ia denek. %66k enplegua sustatzeari eman die garrantzia; %61k, osasun zerbitzuak mantentzeari, eta %38k, hezkuntza sistemari eusteari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna