Albistea entzun

Euskal lurralde elkargoa. Manifestazioa gaur

Kalera aterako dute lurralde elkargoaren aldarrikapena

«Oztopoak gainditu ahal izateko», herri mobilizazioa «ezinbestekotzat» du euskal lurralde elkargoaren aldeko koordinazioak

Baionako Lauga gunetik abiatuko da gaurko manifestazioa, 17:00etan

Jenofa Berhokoirigoin -

2013ko ekainak 1

Euskal lurralde elkargoak herritarren partetik duen babesa islatzeko unea iritsi da. Arratsalde honetan 17:00etan abiatuko da Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionala aldarrikatzeko manifestazioa, Baionako Lauga gunetik. Hautetsien Kontseiluak, Garapen Kontseiluak, Batera plataformak, Auzapezen Biltzarrak eta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak osatu koordinazioak finkatu hitzorduarekin dozenaka eragilek bat eginik, mobilizazio jendetsua izanen dela aurreikusi dute.

Manuel Valls Frantziako Barne ministroak emandako erantzun ezkorrari «modu baketsuan baina determinazio handiarekin» erantzuteko unea izatea nahi dute antolatzaileek. Frantziako gobernuaren egitarauan euskal lurralde elkargoaren sorrerarik ez dela jakinarazi zuen herenegun Salles herrian (Gironda) egindako prentsaurrekoan. Hala eta guztiz ere, determinaturik segitzen du koordinazioak. «Oztopoak gainditzea lortuko dugu herri militantzia eta herri nahikaria badela frogatzen badiegu », Jean-Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko presidentearen hitzetan.

Frederique Espagnac senatari sozialistak ere, koordinazioaren ordezkarien artean baita, beharrezkoa du herri babesa: «Gure mezua Parisen entzunarazteko orduan, ezinbestekoa dugu herritarren mobilizazioa». Hain zuzen, Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalari begira lortu adostasun zabala ulertzeko zailtasunak ukanki, gutxiengo batek eraman aldarrikapena dela pentsatzen segitzen dute Parisko agintariek. Horregatik dute nahi «izpirituak markatuko dituen» eta «historian idatzia izanen den» manifestazio bat izatea gaurkoa. Koordinazioak dioenez, «Paris Baionari begira izanen da».

Azken hilabeteetan Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak marrazturiko lurralde elkargo proposamenak herritarren babesa duela frogatzeko unea izanen dute arratsalde honetako hitzordua.

Manifestazio plurala

Koordinazioaren barne diren bost egituretako kideak karrikan baldin badira, manifestazio jendetsua izanen dela argi da. 90 bat eragile sozioekonomiko, kultural eta sindikal dira Garapen Kontseiluaren barnean; 50 bat, berriz, Batera plataforman, eta Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako enpresaburuen ordezkaria da Baionako MIG. Alderdi politikoei dagokienez, AB, Sortu, EA, Aralar, EAJ, GA ezker antikapitalista eta Europe Ecologie Berdeak dira deitzaile. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako 158 auzapezetarik 103 dira ere euskal lurralde elkargoaren alde agertu, eta bertako sei parlamentarietarik bost dira ere alde. Lorturiko adostasun orokor horrek du aldarriaren «indarra» egiten, koordinazioaren irakurketari segi.

Horrez gain, Euskal Herriko Laborantza Ganbera, ELB, LAB, ELA, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Autonomia Eraiki, Lurra eta Etxebizitza Kolektiboa, EHZ, Ipar Euskal Herriko besta batzordeak eta gaztetxeak, ingurumenaren babesaren alde ari diren Cade eta Bizi elkarteak, Euskaldun Gazteria, Herrikoa ere batu dira deiari. Ehun eragile kultural eta artistaren deia ere zabaldu da. Horietan daude, besteak beste, Sustrai Colina, Paxkalin Aire, Agustin Alkhat, Jean Bordaxar, Pantxika Telleria… Jendetsua izateaz gain, plurala ere izanen da gaurkoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Eneko Andueza, Miren Gorrotxategi eta Joseba Diez, atzo. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Zio politikodun bortxaren aurka batu dira EAJ, PSE-EE eta EP-IU

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Murtzian egindako eraso bat gaitzetsi dute hiru alderdiek. EH Bilduk EAJri egotzi dio testua koalizioaren aurkako «jaurtigai» gisa erabiltzea
Unai Fernandez de Betoño ©Raul Bogajo / Foku

EH Bilduk kontratu txikien «klientelismoa» kritikatu du

Erredakzioa

Unai Fernandez de Betoño legebiltzarkideak salatu du enpresa batzuk EAJko eta PSE-EEko kontaktuez baliatzen ari direla kontratuak lortzeko

Ane Muguruza, atzean Josu Muguruzaren irudi bat duela, 2019ko azaroan egindako ekialdi batean. ©Luis Jauregialtzo / FOKU

«Bigarren mailako biktimarik» ez sortzeko eskatu du Foro Sozialak

Berria

Joan den astean, Estrasburgok ontzat jo zuen Espainiak estatuaren bi biktimari kalte ordaina ukatzea, eta, Foro Sozialaren ustez, «bizikidetza demokratikoaren» aurka doa hori: «Biktima guztiek dute egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna