Kate motzean

2013ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
•Zertan gastatu zenuen lehen soldata? Lehena ez naiz oroitzen, baina gero ailegatu zen autoa.

•Jairik onenak? Ez naiz bereziki parrandazalea.

•Finalera iristea zer da? Ametsa.

•Jaki gustukoena? Arrain ona.

•Bizitzeko toki bat? Ataun.

•Biziorik? Ehiza igual? Mendia ere oso gustuko dut.

•Gustuko filma? The Patriot.

•Gustuko musika? Euskal kantuak.

•Oporretan joateko leku bat? Toki lasaien bat.

•Pilota ez den kirol bat? Edozein, txirrindularitza gustatzen zait.

•Betetzeko duzu amets bat? Familia bat osatzea.

•Idolo bat? Beloki, txikitatik.

•Nola daramazu ezagun izatearena? Momentuz ondo, seinale ona da.

•Berasaluzeren gauza on bat? Esperientzia.

•Zerbaitek beldur ematen dizu? Ingurukoen zorigaitzak. Beldurra bainoago, errespetua.

•Zer egingo duzu erretiroa hartzean? Ez dut pentsatu, baina zerbait egin beharko da. Ahal bada mendiarekin edo kirolarekin harremana duen zerbait.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.