Asteburuko proposamenak

D ereduaren aldeko irribarre jaialdia

Iruñea. Goiz osoko jai bat antolatu du Irrien Lagunak klubak larunbaterako, D ereduaren alde

Erredakzioa
2013ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Ospakizuna izango dute larunbatean Iruñean. Matrikulazio sasoia da oraingoa, eta haurrak D ereduan matrikulatzeko gonbita egin diete Nafarroako hainbat udalerrik herritarrei. Festa baten bidez ospatuko dute erabaki hori hartu duten gurasoen hautua, eta festa baten bidez egingo diete eskaintza oraindik zalantzan direnei. Iruñeko Anaitasuna kiroldegian antolatu du jaialdia Irrien Lagunak klubak, 10:00etatik eguerdira arte.

Pertsonaia guztiak izango dira bertan: Pirritx, Porrotx, Marimotots, Marikalanbre, Martin Bertso... Pixkanaka koskortuz doazen Pupu eta Lore ere izango dira bertan, eta hain zuzen ere, pailazoek umeak D ereduan matrikulatzea erabaki dutela ospatuko dute festan. Laguntasunaren sekretuak izeneko ikuskizuna eskainiko dute, gainera.

Ez da hori izango eskaintza bakarra, ordea. Puzgarriak, tailerrak, kilikiak, zezenak eta beste hamaika kontu ere izango dira.

Sarrerak salgai jarriko dituzte, baina doan ere eskuratu ahal izango dituzte 2010ean eta 2011n jaiotako haurrek, beren udalek kanpainarekin bat egin baldin badute. Internet bidez egin liteke eskaria, Ttiki.com/41628 web orrialdean bete beharreko datuak beteta. Horiek biltzean, udal bakoitzak hartuko du ardura gurasoei matrikulazio kanpainari buruzko informazioa helarazi eta doako sarrerak bidaltzeko.

Gares, Aranguren, Antsoain, Atarrabia, Burlata, Orkoien, Uharte, Berriozar, Etxauri, Berriobeiti, Gares eta Agoizko udalak eta Sakanako Mankomunitateak bat egin dute kanpainarekin, besteak beste.

D EREDUAREN ALDE

Non. Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Noiz. Larunbatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.