Asteburuko proposamenak

Futbolik ez, eta itsaskia nagusi Anoetan

Donostia. Galiziako itsaskia eta kultura izango ditu ardatz MarisGaliciak, bihartik ekainaren 8ra arte

Araitz Muguruza.
2014ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Futbolik gabeko asteburua da datorrena, baina horrek ez du esan nahi jenderik gabe izango denik Donostiako Anoeta estadioa. Izan ere, hango pistetan Galiziako itsaskia emango duten gune bat jarriko dute. Bihar irekiko dute, eta ekainaren 8ra bitarte izango da han.

Bigarrengoz jarriko dute MarisGalicia Donostian. Gastronomiaren bitartez Galiziako turismoa eta folklorea sustatu nahi dituzte.

Jangela handi bat izango du MarisGalicia guneak. Hara joaten denak itsaskiarekin egindako arroza, idi egosia edo olagarroa eta lanpernak galiziar erara jateko aukera izango du. Itsaski freskoarekin egingo dituzte plater guztiak. Bost gunetan banatuko da azoka. Ogia eta gozoak, itsaskia eta haragia izango dira hiru postuetan. Beste bietan, berriz, edariak eta Galiziako kulturarekin lotura duten oroigarriak egongo dira. Plater horiek eginda salduko dituzte.

Hori guztia girotzeko gaiteroak ariko dira musika jotzen, eta Galiziako dantzen emanaldiak ere izango dira.

MARISGALICIA

Non. Donostian.

Noiz. Bihar hasi eta ekainaren 8ra arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.