Jon Anza eta Gorka Merchan aktoreek jokatuko dituzte Lasa eta Zabalaren rolak

2014ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Beste bost astez luzatuko da pelikularen filmaketa, eta Tolosan, haren inguruetan, Donostian eta Tuteran (Nafarroan) filmatuko dute. Joxi Zabala eta Joxean Lasaren rolak Jon Anza eta Gorka Merchan aktoreek jokatuko dituzte, hurrenez hurren, eta Unax Ugaldek egingo du Iñigorena —Iñigo Iruin da, Pablo Malok modu horretan adierazi ez duen arren—, haien abokatuarena. Zinemagilearen esanetan, pertsonaia horren bueltan eraikiko da pelikula.

Oriol Vila eta Ricard Salesaktoreak Felipe Bayo eta Enrique Dorado guardia zibilak izango dira, Francesc Orellak jokatuko du Enrique Rodriguez Galindo Intxaurrondoko kuarteleko komandantearen rola, eta Iban Garatek ere parte hartuko du pelikulan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.