Epaituak ez babestea aurpegiratu dio Landak Azkunaren taldeari

EAJk atzera bota du gazteen aurkako zein 'herriko tabernen' kontrako epaiketak salatzen dituen mozioa

Aitziber Laskibar Lizarribar.
Bilbo
2013ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
«Madrilen epaitzen ari diren bi makrosumario politikoetan» auzipetuta dauden herritarrak «Auzitegi Nazionaleko zaldien oinen pean» uztea egotzi die Karmelo Landak Iñaki Azkuna Bilboko alkateari eta EAJren udal talde osoari. Bilboko udaletxearen aurrean egin du salaketa herriko tabernen auzian epaitzen ari direnak, auzi hori zein gazteen aurkakoa gaitzesteko egindako elkarretaratzean.

Epaiketa politikoak salatu eta auzipetuak babesteko mozioa aurkeztua zuen Bilduk, baina udalbatzak atzera bota du. EAJk Donostian onartu zuen idazkia baztertu du Bilbokoak, beste bat adosteko aukerarik eman gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.