Espainiako krisiaren ondorioak: EAEko zorra saltzeko %7,5eko interesa

2012ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Espainiako Bankuen erreskateak ez zuela Jaurlaritzaren kontuetan ondoriorik izango ziurtatu zuen Carlos Agirre Ekonomia sailburuak. Haatik, arrisku sariaren presioa ez zaio doan aterako gobernuari. Departamenduko arduradunek azaldu dutenez, merkatuetan zorra saldu nahiko balu, gaur egun Jaurlaritzari Espainiak ordaintzen duena gehi oinarrizko ehun puntu eskatuko litzaioke. Alegia, %7,5eko interesa, gutxi gorabehera. Espainiak baino kalifikazio hobea duen arren, zor jaulkitzaile ezohikoa izateagatik gainsaria ordaindu behar du. Nafarroak antzeko zama luke.

Egoera ikusita, hala ere, merkatura jotzeko ordua atzeratzen saiatzen ari da Jaurlaritza, baldintzak baretu arte. Unean uneko finantza beharrei aurre egiteko 500 milioi euroko kreditu ildoa hitzartua du Kutxabankekin, aurki berrituko duen formula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.