Hasi da ofizialki kantonamenduetako bozen kanpaina

EH Baik Kontseilu Nagusiaren egoitzaren aitzinera eraman du Euskal Lurralde Elkargoaren eskakizuna
EH Bairen ordezkariak Kontseilu Nagusiaren egoitza aitzinean.
EH Bairen ordezkariak Kontseilu Nagusiaren egoitza aitzinean. BERRIA

Jenofa Berhokoirigoin -

2011ko martxoak 8
Ofizialki abiatua da kantonamenduetako bozen kanpaina. Atzo hasi eta martxoaren 19a arte iraunen du, hots, hauteskundeen lehen itzuliaren bezpera arte. Hala eta guztiz ere, kanpaina giroa jada sendi zen azken asteetan. Prentsaurreko ala bilkura publikoen egiten ari dira bat ala bestea, bakoitzak bere mezua zabaltzea duela helburu. Ipar Euskal Herriari doakionez, hamar kantonamenduetan eginen dituzte bozketak, beste hamaiketan 2008an egin zituztela. Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusirako kontseilariak izendatuko dituzte, eta, guztira, 72 hautagai dira lehian.

Orain arte, eta funtsean betidanik, eskuinak du gehiengoa ukan Kontseilu Nagusian. Hori dela eta, gehiengoa lortzeko gosearekin ari da buru-belarri alderdi sozialista, aldi honetan ez badu lortzen inoiz ez duelako lortuko. Betiko azkenak izanen direlako martxoaren 20 eta 27ko bozketak. Hain zuzen, Frantziako Gobernuak bozkatu lurralde erreformak kontseilari nagusien desagerpena dakar 2014rako, eta ordutik aitzina, Lurralde kontseilariak dira izendatuko. Horiek Kontseilu Nagusian eta Eskualde- ko Kontseiluan ukanen dute aulkia.

2004an ez bezala, baturik dira ezkerreko abertzaleak, EH Bai koalizioaren barnean aurkezteko hautua egin zutelako Batasunak, ABk eta EAk. Kantonamendu batzuetan aurkezteko hautua egin du EAJk ere.

EH Bairen mezua, Pauera

EH Bairen ordezkariak Pauera joan ziren atzo goizean, Gure herrian Pirinioak euskaldunak dira mezua entzunaraztera. Ekintza horren bidez, Euskal Lurralde Elkargoaren aldarrikapena plazaratu nahi zuten. Kanpainan zehar, Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalaren eskakizuna ozen entzunaraziko du EH Baik.

Kontseilu Nagusiak Pauen duen egoitzaren aitzinean egin zuten aldarrikapena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna