Bi emakumeri buruzko muturreko bi istorio

Gaur bukatuko da Berlinale, epaimahaiak, Wong Kar Wai buru duela, saridunen zerrenda eman ondoren

Agentziak
Berlin
2013ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Emmanuelle Bercoten Elle s'en va, non Catherine Deneuve den protagonista, eta Hong Sanggsoo korearraren Nobody's Daughter Haewon filmen emanaldiak amaitzearekin batera, kinielak hasi zirenatzo Berlinalen. Emakumeen Berlinale izan dela nabarmentzen dute hainbat kritikarik. Eta jaialdiak egunero kaleratzen duen Screen aldizkariakSebastian Lelio txiletarraren Gloria seinalatu du Urrezko Hartza jasotzeko faborito gisa. Gaur jakinaraziko du irabazi duten filmen zerrenda epaimahaiak; Wong Kar Wai txinatarra da mahaiko burua.

Bercotek berak idatzi du Elle s'en va. Deneuverenneurrira eginiko filma da. Ederra izaten segitzen duen emakume baten erretratua da. Amama on bat izateko suertatutako aukerari helduko dio, ama ona inoiz izan ez bazen ere. Eta Lelioren Gloria filmeko Paulina Garciak bezala, sexuaz gozatzeko aukera bakar bat ere ez du pasatzen utziko Deneuvek. Sanggsooren Nobody's Daughter Haewon filmak, berriz, ingurukoek abandonatu egin duteneko sentipenaz bizi den neska gazte baten bizimodua kontatzen du. Harengandik urrun bizitzera joan da ama, Kanadara. Abandonu sentipenaren eraginez edo, atsegina da inguratzen zaion ororekin. Miresle ugari pilatuko ditu horren ondorioz, gero eta gehiago. Halaber, animaziozko film bat ere erakutsi zuten atzo Sail Ofizialean, lehiatik kanpo: Christopher Sanders eta Kirk DeMiccoren The Croods.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.