Nafarroaren konkistaren inguruko artea bildu dute Atarrabian

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren erakusketak 35 artistaren lanak bildu ditu Kultur Etxean
Atarrabiako Kultur Etxeko erakusketaren ikuspegi bat.
Atarrabiako Kultur Etxeko erakusketaren ikuspegi bat. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS

Erredakzioa -

2012ko ekainak 14
1512an Gaztelak Nafarroa konkistatu zuen, baina bostehun urteren ondoren ere Nafarroak bizirik dirauela adieraztea. Hori da 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren helburua, eta hamaika ekitaldi prestatu ditu horretarako aurten. Martxa nazionala egingo dute etzi, hilaren 16an, larunbatarekin, Iruñean, adibidez, eta haren atarian arte erakusketa bat zabaldu dute Atarrabiako Kultur Etxean (Nafarroa).

Ekimenaren web orrian duela hilabete jarri zuten erakusketa birtuala (www.arte1512.org), eta erakusketa fisikoa abiatu dute orain. Konkistaren gaia da bildumaren abiapuntua, eta 35 sortzaileren 38 pieza batu dituzte, guztira antolatzaileek. Artista ezagunak ere badira tartean. Xabier Morrasek konkistari buruz hasi duen koadro erraldoiaren zati bat izango da ikusgai, adibidez, eta Patxi Buldain Uharteko artistaren lan bat ere badago.

Ikur eta sinboloz betetako erakusketa da Atarrabiakoa, eta Pablo Picassoren Gernika koadroaren oihartzun argia duen Mikel Landaren Amaiur izeneko koadroa da horren adierazgarri. Nafarroako ezkutuak, eta gudari zein konkistatzaileen erretratuak ere badira. Pintura da nagusi, baina eskultura lanak ere badira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna