'Parot doktrina' eraitsita. Estrasburgoko epairen eragina

Gomez Bermudez doktrinaz arituko da Donostian

Amaia Izkorekin batera parte hartuko du epaileak Abokatuen Elkargoan antolatutako jardunaldietan

Erredakzioa
Donostia
2013ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Espetxeko laguntzaren XV. topaketetan Javier Gomez Bermudez arituko da Parot doktrinari buruz hizketan. Amaia Izko abokatuarekin batera hartuko du parteKondena luzeak. Parot doktrina. berrazter daitekeen betiko kartzela zigorra tituluarekin. 12:00etan hasiko da mahai ingurua, Abokatuen Elkargoak Donostian duen egoitzan.

Herrira mugimenduak antolatuta Bilbon ere izan zen Gomez Bermudez abokatua Parot doktrinaz hitz egiten, Estrasburgoko epaiaren aurretik. Orduan doktrinaren sortzaileetako baten moduan aurkeztu zen, eta harro azaldu zen. Presoen senitarteko eta lagunen aurrean egin zituen adierazpenok. Pertsona bat hil duenak eta hamar hil dituztenak zigor berbera edukitzea ez zaiola justua iruditzen azpimarratu zuen, nahiz eta onartu bazekiela haientzat doktrina gogorra dela.

Iritzi horretakoak dira AVT Terrorismoaren Kontrako Biktimen elkartekoak ere. Haserre ziren atzo Gorenak hartutako erabakiekin, eta auzitegia desegiteko eskatu zuten. Angeles Pedrazapresidentearentzat «ulertezina» da Auzitegi Gorenaren erabakia: «Ez du esku hartu nahi» Estrasburgoren ebazpenaren gainean, eta hala bada, «hobe da desagertzea, gutxienez espainiarrok soldatetan aurreztuko dugu».

Adierazpen gogorrak egin zituen Pedrazak: «Botere politiko eta judizial guztiak hiltzaileekin daude». Gainera, «espainiar guztiekin, biktimekin eta zuzenbide estatuarekin jolasean aritzea» leporatu zien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.