Gazara abiatzeko zain

Edorta Jimenez.
2011ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Sabotaiak. Burokrazia. Legeen erabilera interesatua. Gehi isiltasuna edo bestela zurrumurruak eta gezurrak. Horra Askatasunaren Ontzidiaren aurka Israelgo Estatuak eta haren aliatuek, Espainiako Erresuma barne, erabiltzen ari diren armak. Gure zain diren artean doitzen eta koipeztatzen diharduten beste armak ahaztu barik. Zera, askotariko gasak, soinu-bonbak, eliktrizitate-zihilak, zakur heziak eta besteak. Arma zaharrak eta berriak, gezurrak eta punta-puntako teknologiak. Oi, Israelgo Armadaren armak eta tortura teknikak, horiek bai armak eta teknikak.

Egizue dardar, lagunok, Izu Berrien Laborategiak jo eta su ikertzen dihartu eta. Horien aldean lekutan dira orain arte ezagutu ditugunak. Ai ene, Laborategiko azken-azkenak egunen batean gurean erabil balitez. Zelan ote den munduak horren aurka ezer ez egitea, gero! Begiratu ahalko ditu horien armak, arma ustez ez-hilgarriok, Osasunari Buruzko Munduko Erakundeak, Giza Eskubideei Buruzko Erakudeek ezin dute eta.

Ekialde Hurbilean Inpunitate osoz esperimentatzen ari dira Izu Berrien Laborategitik etengabe ateratzen dituzten berrikuntzak. Laborategi Berrriak harako nazi haien Laborategi Zaharraren markak hautsi behar ditu, zinez. Orotarako inpunitatea baitu Laborategiaren jabe den enpresak, zera, Israelgo Estatua izena daroan enpresa multinazionalak.Norbaitek enpresa horretako akziorik erosi nahi izanez gero, konfidatzazko Burtsan. Gomendagarriena, ostera, Wall Streetekoa. Frankfurt, Londres edota Tokyo plaza txarrak. Hain urrun joatearik ez duenak, hortxe ditu Paris zen Madril. Eta Bilbo?

Mediterraneo Itsaso honetan beldurra eragiten diguna ez da Gazara abiatzeak. Izu Berrien Laborategiakoak mundura zabalduz joatea eta aldi berean mundua horren berri izan gabe segitzeak da izutzen gaituena. Gaur palestinarrentzat ekoizten dute. Bihar-etzi norentzat ekoitziko dituen da galdera. Premiazkoa da erantzuna jakitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.