Ampo Ordiziak eta Hernanik derbia jokatuko dute gaur, Altamiran (16:00)

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2013ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Euskal derbia jokatuko da Espainiako Ohorezko Mailako 17. jardunaldian. Hobeto esanda, Gipuzkoako derbia jokatuko da, Ampo Ordizia eta Hernani izango baitira aurrez aurre gaur Altamiran (16:00). Ustez, etxeko taldea da faboritoa irabazteko, Hernani baino koska bat gorago baitago. Sailkapena da horren erakusle: ordiziarrak laugarren dira sailkapenean eta hernaniarrak azken-aurren. Ikusteko dago, hala ere, pronostikoak beteko diren edo ez. Lehen itzulian Ampo Ordiziak erraz irabazi zuen Landaren: 7-34.

Getxo Arteak ere gaur jokatuko du. Bizkaiko taldeak Cajasol hartuko du Faduran (17:30). Irabaziz gero, Getxok gutxienez postu bat egingo luke aurrera sailkapenean, Sevillako taldea baita justu bizkaitarren aurretik dagoen lehen aldea. Lau puntu daude bi taldeen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.