Kopenhageko sirenatxo ezagunak ehun urte bete dituela ospatu dute

Emanaldiekin eta hitzaldiekin omendu dute Andersenen ipuin batean oinarritutako monumentua

Agentziak
Kopenhage
2013ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Ehunka lagunbildu ziren atzo Kopenhageko Langelinie portuan, bertako sirenatxo ezagunaren lehen mendeurrena dela eta. Musika emanaldiak eta hitzaldiak eskaini zituzten, Hans Christian Andersenen ipuineko pertsonaian oinarritutako irudiaren omenez. Monumentua opera batean ikusi eta gustatuta, Carl Jacobsen garagardozalearen enkarguz egin zuen Edvard Eriksen eskultoreak. Era guztietako aldarrikapenen ikur izan den irudiak hainbat pasadizo izan ditu: bonben erasoak, buru eta beso mozteak, zenbait kolorez margotua izatea eta hainbat arropa jantzita agertzea, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.