Wong Kar-Waik irekiko du Berlinale 'The Grandmaster'-ekin

Besteak beste, Dumont, Panahi, Van Sant eta Soderberghen filmak izango dira Urrezko Hartza lortzeko lehian

Agentziak
Berlin
2013ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Wong Kar-Wairen The Grandmaster filmaren estreinaldiarekin hasiko da gaur Berlinaleren 63. ekitaldia. Tony Leung eta Zhang Ziyi protagonista dituen drama epiko eta historikoa da eta lehiaz kanpo emango dute. Izan ere, Wong Kar-Wai Sail Ofiziala osatuko duten hemeretzi filmak epaitzeaz arduratuko den epaimahaiko burua izango da.

Urrezko Hartza eskuratzeko lehian, zuzendari prestigiodunek eta ez hain ezagunek egingo dute bat. Lehenengo taldekoen artean daude Gus Van Sant, Steven Soderbergh eta Jafar Panahi. Van Santek etxegabetu kolektibo batean jarri du begirada Promised Land-en eta horretarako, Matt Damon eta Frances Mc Dormand izan ditu aktore nagusi. Steven Soderberghek Side Effectsthriller-a aurkeztuko du, bere azkeneko filma izan daitekeena —hala iragarri du berak—, eta Panahik, berriz, Pardé, Kambozia Partovirekin elkarlanean filmatutakoa. Orain dela bi urte epaimahaiko kidea zen Panahi, baina ezin izan zen Berlinen egon, Iranen, etxean, egotera behartu baitzuten.

Honako hauek dira lehiatuko diren gainerako filmak: Camille Claudel 1915 (Bruno Dumont), Elle s'en va (Emmanuelle Bercot), Epizoda u zivotuberaca zeljeza (Danis Tanovic), Gloria (Sebastian Lelio), Gold (Thomas Arslan), La Religieuse (Guillaume Nicloux), Layla Fourie (Pia Marais), The Necessary Death of Charlie Countryman (Fredrik Bond), Nugu-ui Ttal-do Anin Haewon (Hong Sangsoo), Paradies: Hoffnung (Ulrich Seidl), Pozitia Copilului (Calin Peter Netzer), Dolgaya Schastlivaya zhizn (Boris Khlebnikow), Prince Avalanche (David Gordon Green), Uroki Garmonii (Von Emir Baigzin), Vic+Flo ont vu un ours (Denis Cote) eta In the Name of (Malgoska Szumowska).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.