Irudia. Kairo

ERRUSIA, 40 URTE ATZERA EGITEKO PREST

2013ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Errusiako Gobernuaren goi mailako ordezkaritza bat, Sergei Lavrov eta Sergei Xoigu Atzerri eta Barne ministroak buru dituela, Egipton estatu kolpea eman eta gobernua osatu zuten agintariekin bildu da Kairon. Gamal Abdel Nasserren agintaldian (1956-1970) Moskurekin lotura estua izan zuen Egiptok, baina Anwar al Sadatek 1972an soldadu sobietarrak kanporatu ostean, AEBak izan dituzte bazkide. Estatu kolpetik, Washingtonek mugatu egin du Egiptori ematen dion laguntza militarra —urtean 1.000 milioi euro—, eta Errusiak esku hartzeko aukera ikusi du. Ofizialki zuhur hitz egin arren, Egiptoko hedabideek 1.500 milioiko arma salerosketak aipatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.